Gaizka Peñafiel Lezama n jaio zen 1985ean.
10 urte besterik ez zituenean, txistua ikasten hasi zen Lezamako Gurutze Dantza Taldean. 7 urtez, talde horretako txistularia izan zen.
1997an, trikitixa ikasten hasi zen Zamudioko Bertoko taldean, non urtetan zehar ibili izan da jotzen eta ekarpenak egiten. Bere lehendabiziko irakaslea, Koldo Gaztañaga izan zen. Koldok taldea utzi zuenean, Gaizka zuzendari bilakatu zen arlo musikalean 3 urtez.
2001. urtean, Arratiako beste musikari batzuekin batera, Iker Allurrek, Harkaitzen anaiak (Gaizkaren irakaslea garai honetan), zuzendutako proiektu baten parte hartu zuen. Proiektuaren helburua 4 trikitixaren ahotsak uzatartzea zen, melodia zoragarriak sortuz. Urte honetan baita, txalaparta ikasten hasi zen Etzak Etsi taldeko Dabid eta Ikerrekin.
2002. urtean, lezamarrari, bere egile dohainak erakusteko aukera heltzen zaio, bere herriko jaietako abestia sortuz ( Lezamako Andra Mariak ). Abentura hau oso esanguratsua izan da berarentzat. Proiektu hau bukatu bezain laster, trikitixako irakasle bilakatu zen Maurizia Musika Eskolaren laguntzaz.
2002ko udazkenean Ekidazu Proiektua abian jartzen du Zorrizketan Euskara Alkartea ren eskutik. Diskoaren grabazioa hurrengo udazkenean burutu zen Balea Musika Ideiak estudioan. Ekoizpen orokorraz Gaizka arduratu zen, ekoizpen musikalean Asier Ercilla aritu zen eta teknikari moduan Unai Gonzalez. Hauek biak proiektu askotan parte hartu dute, esanguratsuenak: K ( Kepa Junkera ) {Grammy saria jasotakoa}, Airea ( Ibon Koteron ), Kukuma ren aurkezpeneko diskoa, Nunca Mais diskoa, Athletic Bihotzez (Kepa Junkera), etab. Ekidazu diskoaren parte hartzea ikaragarria izan zen musikariei dagokionez, haien artean: Natxo de Felipe ( Oskorri ), Mikel Markez , Anje Duhalde , Aiora Renteria ( Zea Mays ), Edurtzeta Ania ( Ene Bada ), ETXAK “Euskadiko Txalaparta Konpainia†(Iñaki Plaza, Ruben Isasi), Nuska Corrìa kataluniarra, Aintzira Gorosabel, Dabid Nanclares (Kukuma), Dani Tomas (Kepa Junkeraren taldekoa), etab. Making Of bat ere egin zen Begoña Vicariok, Goya sariaren irabazleak koordinatua.
2004. urtean, Ekidazu diskoaren banaketaz aparte, Zurt taldearekin kolaboratzeko aukera eskaini zioten Gaizkari. Abestiaren izenburua BAI EUSKARARI! izan zen, eta heavy-a trikitixarekin uztartu zen lehenetariko saiakuntza bat bilakatu zen.
2006. urte honetan, Mikel Zarateri eginiko omenaldiko DVD bat argitaratu da, zeinetan omenaldiaren inguruan egin diren ekitaldi eta proiektuak agertzen diren. DVDan Lezamako Andra Mariak eta Ekidazu diskoak entzun daitezke, eta gainera DVDa osatzen duen musika Gaizkarena da.
Gaur egun, irakaskuntzan zentratua dago eta horrexegatik, trikitixa irakasten jarraitzen du hiru musika eskoletan. Alde batetik Trikileku-n, Xabi Aburruzaga eta Koldo Iturbek zuzentzen duena, bestetik Elorrioko Garamendi’tar Agustin musika eskolan , zeinetan irakasle izateaz gain tutorea ere baden eta azkenik, Lezamako Eskolan; bere herritarrei urteetan ikasi duena erakustea berebiziko garrantzia duelako berarentzat. Horrezaz gain, azken urteotan Allur anaiek zuzentzen duten Maurizia Musika Eskolan (2002-2005), Kepa Junkerak eta Ibon Koteronek zuzentzen duten Lur-Soinuak Musika Eskolan (2003-2007) eta hainbat tokitan ordezkapenak egiten ere aritu da. Hala, irakas praktikan urteak eman ahala, metodo pedagogiko propioa eraikitzen doa, beti ere ikaskuntza prozesua errazteko asmotan. Horrezaz gain, bere musika esparrua zabaltzeko asmotan, perkusio ezberdinak jotzen ditu eta gitarra ikasten ere badabil era autodidaktikoan. Gainera, Magisteritza ikasketak amaitzen ari da.
____________________________________________________________Gaizka Peñafiel nació en Lezama en 1985.
Con tan solo 10 años, comenzó a tocar el txistu en el grupo de danzas de Lezama, llamado Gurutze Dantza Taldea. Durante 7 años, participó en las actuaciones de este grupo.
En el año 1997, comenzó a aprender a tocar la trikitixa en el grupo Bertoko Soinu Tresnen Elkartea situado en Zamudio, en el cual durante años ha estado tocando y haciendo aportaciones. Su primer profesor fue Koldo Gaztañaga. Cuando Koldo dejó el grupo, Gaizka se encargó de la dirección musical durante 3 años.
E n el 2001, participó junto con otros músicos del valle de Arratia, en un proyecto dirigido por Iker Allur, hermano de Harkaitz (profesor de Gaizka en esa época). El proyecto consistÃa en unir los sonidos de 4 trikitixas creando una harmonÃa poco conocida hasta entonces. Durante este año también, comenzó a tocar la txalaparta, bajo la enseñanza de los txalapartaris del grupo Etzak Etsi Dabid e Iker.
En el 2002, se le presenta la oportunidad de crear la canción de su pueblo ( Lezamako Andra Mariak ). Esta aventura ha sido muy significativa para él. En cuanto finalizó este proyecto, comenzó a impartir clases como profesor de trikitixa gracias a la escuela de música Maurizia Musika Eskola.
A finales del año 2002, pone en marcha el proyecto Ekidazu , de la mano de Zorrizketan Euskara Alartea . La grabación del disco se produjo en otoño del 2003, en el estudio Balea Musika Ideiak . De la producción general se encargo Gaizka, de la producción musical Asier Ercilla y el ingeniero de sonido fue Unai Gonzalez. Estos dos últimos, han participado en diversos proyectos, entre otros: K ( Kepa Junkera ) {Ganador del premio Grammy}, Airea ( Ibon Koteron ), disco presentación de Kukuma , el disco a favor de Nunca Mais, Athletic Bihotzez (Kepa Junkera), etc. En el proyecto Ekidazu participaron muchos músicos, entre ellos: Natxo de Felipe ( Oskorri ), Mikel Markez , Anje Duhalde , Aiora Renteria ( Zea Mays ), Edurtzeta Ania ( Ene Bada ), ETXAK “Euskadiko Txalaparta Konpainia†(Iñaki Plaza, Ruben Isasi), Nuska Corrìa, Aintzira Gorosabel, Dabid Nanclares (Kukuma), Dani Tomas (guitarrista del grupo de Kepa Junkera), etc. También se hizo un Making Of, dirigido por Bego Vicario, ganadora de un premio Goya.
Durante el 2004, aparte de encargarse de la distribución del disco Ekidazu, se le propone al trikitilari una colaboración con el grupo Zurt. Es asà como participa en la canción BAI EUSKARARI! , uniendo dos estilos que pocas veces han sido mezclados, la trikitixa y el heavy metal.
En este 2006, se ha publicado el DVD del homenaje a Mikel Zarate , en el cual se recogen todos los acontecimientos y proyectos del homenaje. En el DVD también, se pueden escuchar los dos CDs de Gaizka (Lezamako Andra Mariak y Ekidazu), y además la música que acompaña a las imágenes del DVD es del trikitilari.
Hoy en dÃa Gaizka está más centrado en la docencia y por eso, es profesor en tres escuelas de música. Por un lado en Trikileku, dirigida por Xabi Aburruzaga y Koldo Iturbe, por otro en la escuela de música Garamendi’tar Agustin de Elorrio; en la cual además de profesor es también tutor y para acabar en la escuela de Lezama; ya que es muy importante para él poder enseñar todo lo que ha aprendido durante años a los de su pueblo. También ha sido profesor durante años en Maurizia Musika Eskola (dirigida por los hermanos Allur / 2002-2005), en Lur-Soinuak Musika Eskola (dirigida por Kepa Junkera e Ibon Koteron / 2003-2007) y en muchos otros sitios haciendo sustituciones. AsÃ, mientras sigue dando clases, va creando su propio metodo pedagógico, con tal de facilitar el proceso de aprendizaje. Para enriquecer sus conocimientos musicales, el lezamatarra ha aprendiendo a tocar diversas percusiones extranjeras y ahora, está trasteando con la guitarra de forma autodidacta. Además, está acabando la carrera de Magisterio.
real editor best profile tools