Arbaso orain dela 5 urte inguru sortu zen musika talde Ondarrutarra da. Hasieran, bost lagun batu ginen lokalean bertsio batzuk egiteko asmoz, Joni (ahotsa), Patxi (bateria), Lander (gitarra), Iñigo (gitarra) eta Haitz (baxua). Baina denbora aurrera zioan heinean gure kantuak egitea erabaki genuen, guztion artean genituen ideiekin. Maketa bat grabatu ostean eta kontzertu batzuk eman ostean, Jonik eta Haitzek taldea utzi egin izan behar zuten.
Horren ondorioz, 4 taldekide izatera igaro ginen, Haitzen lekua Iñigok hartu zuen baxuarekin, gitarra batekin geratu ginelarik eta abeslari bezala neska bat hartzea erabaki genuen, Nagore.
Aldaketa hori taldean asko nabaritu zen, musika estiloan batez ere, Nagoreren ahotsa eta Landerren ahotsa nahastu eta gure estilo propioa aurkitu genuen. Momentu horretan konturatu ginen beste gitarra bat behar genuela, bestela indarra galtzen genuen eta gitarra melodikoak zeukan garrantzia desagertu egingo zen. Orduan Andres baxu jolea aurkitu genuen eta Iñigok gitarra hartu eta berriz lehengora bueltatu ginen.
Urte betez, kontzertuak eman, kantu zaharrak ondo jarri eta kantu berriak egin genituen. Arazoak zirela eta, Nagorek taldea utzi egin izan behar zuen eta beste ahots bat sartu genuen taldean, Nerea. Beraz, taldea gaur egun horrela dago osatuta: Nerea (ahotsa), Lander (ahotsa eta gitarra), Iñigo (gitarra), Andres (baxua) eta Patxi (bateria). Horiekin batera, bi kantutan Jonek (perkusioa) parte hartzen du.
Ondoren, diskoa grabatzea erabaki genuen eta AME estudiora (Mutriku) joan ginen. Grabatu ostean Lorentzo Records-era eraman genuen masterizatzera. Diska horretan hainbat kolaborazio izan genituen: Toki (Etsaiak, Parasma eta Axular Banda), Keu (Etsaiak, Fjord, Uek) eta Axular bera. Horren ostean Euskadi gazteako maketa lehiaketara presentatu genuen 4 kantu, eta 22 finalisten artean aukeratu ostean, “Bizitzaren Helmugan†kantuak entzulearen bigarren saria irabazi zuen.
Horren ostean, Babel musik diskoetxearekin hitz egin ondoren disko bat atera genuen. Bultzada hori aprobetxatuz kontzertu asko eman ditugu talde handi, nahiz txikiekin eta plaza, nahiz gaztetxeetan.
Guztiaz gain, Ondarroako XVI. euskal eskola publikoaren jairako kantua egiteko eskatu ziguten antolatzaileek eta baita ere AME estudioetan grabatu genuen, Mikel Morenoren (Kauta) kolaborazioa izan genuelarik kanturako.
Tabla de contactos en Espaol - Joombly.com