Tuboskapi/ DISKA KALEAN profile picture

Tuboskapi/ DISKA KALEAN

About Me

Tuboskapi Taldearen bideoklipa:
2002.urtean Ondarruko bandan jotzen genuen 16 urte inguruko 5 mutikok, hain zuzen Oier Ponce, Aitor Agirre, Xabier Elu, Hasier Etxaburu eta Andoni Garciak bandako entseiu emanaldiez gain beste zerbait egin genezakeela pentsatu genuen eta horrela boston artean bandako kantu dantzagarriak jotzen hasi ginen. Bostok ikasi genuen musika Kresalako kultur elkartean eta Zubi Zahar ikastolan genbiltzan txikitatik. Oierren bonbardinoa, Aitorren bateria, Xabiren saxofoia, Hasierren tronpeta eta Andoniren tuba ziren gure instrumentuak. Hainbat kontzertu eman genuen, horien artean: Zubi Zahar ikastolako jaialdiak, (ikasturte bukaerak etab), Kamiñazpi auzoko jaietan...Bi urteren buruan ska doinuak zirela eta 2004ko ekainean Ondarroan izango zen Zapatu azule egunerako kontzertu bat prestatzea erabaki genuen eta horretan partaide berriak animatu ziren ordungo “Skalariak” edo “Betagarri” zirenaren antzerako zerbait egiteko. Andonik taldea utzi zuen eta Gorka Bengoetxea sartu zen tronboiarekin, ahotsean Gorka Aramaio, gitarran Iban Lekunberri, baxuan Maikel Martin; Oierrek bonbardinoaren ordez bere betiko instrumentua hartu zuen: teklatua. Horrela bertsio ezagunak preparatzen hasi ginen Otsaila eta Ekaina artean.Bien bitartean herrian jendea Ska talde berri bat zebilela ohartu eta ahoz-ahozko mezuan berezko kontzertu bakarra izan behar zenaren aurretik lau kontzertu gehiago jo genituen, eta beraz debuta Zubi Zahar ikastolan egin genuen apirilean, bertan Igor Arrizabalaga lagunari kanta bat luzatu genion. Bigarren kontzertua Berritxun jo genuen, eta hirugarrena ematera gindoazela Gorka Aramaio abeslariak taldea utziko zuela jakinarazi zuen beste zerbaiten esperoan zegoelarik. Horrela ba, Hirugarren kontzertuaren aurrean aste bete falta zelarik gure lehen kontzertuan kolaboratu zuen Igor Arrizabalagari proposatu genion bera izan zedin abeslari berria. Baietz esan zuen ilusioz baina ezingo zituela kanta guztiak aste horretan ikasi. Eta beraz Oier Diaz koadrilakoari aipa genion ea lagunduko zigun Igorrekin kantuak erdiz bana ikasten, hau entseiua ikustera etorri zen batean. Bien baiezkoan horrelaxe eman genuen hirugarren kontzertua, eta Ondarruko Kamiñazpi auzoko jaietako arrakasta izan zen. Ondorengo Aulestiko eta Zapatu azuleko kontzertuak itzelak izan ziren. Oier Diaz Igorrek kantu guztiak ikasi arte lagunduko zuela esan genuen baina oso gustura geratu ginenez 9.partaide finko bezala sartu zen hau ere.9 ginen beraz, 8 ez gutxi ez eta 9. Nahiko zifra handia zen musika talde hasiberri batentzako, bakoitza mundu bat baita eta arazoak biderkatzen baitira. Gogorik ez zen falta halere eta egiten genituen entseiuak eta nola ez kontzertuak ere ematen genituen bai. Eszenatokian guztiok dantzan jartzen ginenez ikusentzuleak ere errazago mugitu eta hobeto pasatzen zuten, horregatik ez genion inori kontzertua jotzeko baimenik eskatu behar izaten antolatzaileek eurek deitzen baitziguten. Eta gutxika herrietatik ateratzen hasi ginen bertsio berriak eta gure kantuak tarteka-marteka sortzen. Horrelaxe estrainakoz jo genuen gure lehen kantua Ondarruko Andra-mari egunean eman genuen musika-plazako kontzertuan inork ezer ez zekiela. “EBB (euskadi buru baiko)” abestia hain zuzen ere. Ez zen beste munduko abestia lehena baitzen baina ondorengoak hobetuz joan ziren. Kantuak egiterako orduan gehienetan Oier Ponce etortzen zen entsaioetara ideia batekin eta letrak ere berak eta Ibanek egiten zituzten elkarrekin batzen zirenean. Kantuak osatzerakoan denon artean osatzen genituen normalean, norberak norbere aportazioa eta kutxua ipiniz detailetxoei eta bakoitzaren paperari. Urte bukaera bitartean Musika Gida, talde hasiberrien aldizkaria Durangoko azokan atera behar zela eta bertara gure informazioa eta argazki bat bidali genuen. Horrela Euskal Herriko beste edozeinek gure berri jakin ahal izango zuen.Horrelaxe Iritsi zen 2005.urtea eta 20 kontzertu emanda geneuzkan jada. Orduan dei garrantzitsu bat jaso genuen. Euskal Herriko gazte mugimenduak 2 urtero egindako gazte-topagunea bezala urte hartan Gazte-mugi egingo zela erabaki zuen. Segi gazte erakundeak Gazte Asanbladari egingo zion paso eta Markinan izango zen apirileko hiru egunetan jaialdia. Gazte-Mugi gazteen alternatibak lortzeko azpiegitura pausu handia izan zen, behetik gora eginez. Ordurarte abestiak talde punteroenak egiten zituzten: Alaitz eta Maider, Etzakit, Su Ta Gar, Berri Txarrak, Fermin Mugurza... baina ordungoa guri egiteko esan ziguten. Guretzat oso aukera ona zen gure izena ohi baino gehiago entzun eta gure mezua lau haizeetara zabal genezan. Zaragozan jotzeko deia ere jaso genuen handik gutxira baina kantu haren prestaketetan murgiltzea erabaki genuen. Kantuak bost estilo izan behar zituela esan ziguten, aniztasunezko musika isladatu zedin. Grabazioan 15 lagunek hartu genuen parte eta nahiko erdipurdizka grabatu genuen Abadiñoko lokal baten. Bertan Ainara Arizaga gure Ondarrutar laguna ahotsean, Unai Bergara (Sintriki, Oliba Gorriak) ahotsean, Txaber bibolina, Nun-eko abeslaria, Raper bat eta Oihane bertsolariak hartu zuten parte. Huraxe izan zen gure lehen grabazioaren esperientzia martxoaren erdialderantz. Nahiko izen ekarri zigun grabazio kaxkar hurak eta baita ondorengo udako kontzertu ugari lortu arazi. Urte bukaerararte denetara 38 kontzertu jo genituen.Urte berriarekin batera sortu zen musik(h)erria disketxea gazte-mugiko musika eta eredu alternatiboen sailetik eta nahiz ez geneukan diska ateratzeko planteamendurik gu ere bertan murgildu ginen bere filosofia berdina banatzen baikenuen. Halere taldean gorabehera askotxo generamatzan eta 2006 hasieran ez genuen kontzertu gehiegirik jo. Martxoaren 4an antolatu zuen Musik(h)erria-kek aurkezpen jaialdia eta guk bertan emandako kontzertua eta gero atseden hartuko genuen, nahiz eta jende askok azkena zela usteko zuen.2007.urtean taldea bukatu behar zela erabaki genuen.Hala ere egindako ibilbide hurak zerbaiterako merezi zuela uste eta ganorazko amaiera ematea erabaki genuen. Kontzertuak eta maketa baten grabazioa gure oroigarritzat. Maiatzaren asteburu guztiak kontzertuz josi genitzala pentsa genuen. 4 kontzertu. ordurarte emandako 4 oroigarrienak. Urretxuko gaztetxean, Bilbon, Ondarruko gaztetxean eta Elgetako gaztetxean. Bilboko ez zitzaigun hain ondo atera eta beraz Azpeitian jo genuen Euskara egunean. Azken bira: Maiatzak 6 azpeiti, 12 urretxu, 18elgeta eta azken kontzertua maiatzaren 26an eman genuen ondarruko gaztetxean, nola ez. Orduzkeroztik soilik abuztuaren bukaeran izango zen maketaren grabazioarako entseiatzen aritu ginen jo ta fuego. Grabazioak guk uste baino askoz hobeto irten zuen.Denetara Tuboskapirekin 48 kontzertu eman ditugularik orain 2008ko urrian diska atera berri dugu nahiz eta ez daukagun ez birarik ez kontzerturik egiteko asmorik. Oroigarri bat da Tuboskapi izan denarena, oroigarri polita benetan, ea bederatzi ondarrutar gizajoren abenturak eta kalenturak ekarritako lan txukun hau lehengo kontzertuetan bezala entzuleengana heldu eta ska musika pixkatekin gozatzen den.
------------------------------------------------------------ -----------------------------Tuboskapi-Gaztemugi

Añadir a Mi perfil | Más vídeos

My Interests

Music:

Member Since: 12/01/2007
Band Members: Ahotsa:Igor Ahotsa: Oier Tronboia:Gorka Gitarra:Iban Bateria:Aitor Baxua:Maikel Teklatua:Oier Tronpeta:Hasier Saxofoia: Xabi
Influences: Skalariak,Betagarri,Manu Chao,Sagarroi,Ska-p......
Type of Label: Major

My Blog

TUBOSKAPIN DISKO BARRIXE KALIN

Tuboskapiren diska kalean da!! Taldeari bukaera ona emateko diska batekin agurtzen dugu jende guztia, nahiz eta berandu izan IRTEN DELA!! jejeje. Diskoa eskuratu nahi duenak idatzi gure postara...
Posted by on Thu, 02 Oct 2008 11:39:00 GMT