Su Ta Gar profile picture

Su Ta Gar

Beti Aurrera !

About Me

1987. urtea amaitzear zegoela, musika talde bat osatzeko asmoarekin elkartu ginen lau lagun: Aitor Gorosabel Garai, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga. Gehienontzat tresna bat jotzen genuen lehen aldia izan arren, musika egiteko gogo handia genuen. Eibartarrak gara laurok. Eibar Euskal Herrian dagoen hiri industriala da. Txiki-txikitatik gara lagunak, eta gauza askok elkartzen gaitu, besteak beste, elkarrekin musika proiektu bat sortzeko eta bizitzeko gogoak. Proiektu honi Su Ta Gar izena eman genion, jendaurrean lehen aldiz jo (1988-8-14) baino astebete lehenago.Lehenengo grabaketa gure kontura egin genuen, 1989ko maiatzean, Eibarko lagun batzuen lokalean. Maketa honek arrakasta haundia lortu zuen eta arrakasta horrek, beste grabaketa bat (estudio profesional batean) burutzeko aukera eman zigun. Bigarren maketa hau, lehen albumerako bidean aurreneko pausoa izan zen. Tarte horretan, Mikel Laboaren Haika Mutil kantaren bertsioa egin genuen, Laboaren omenezko Txerokee diskoan argitaratuko zena. 1990. urtean, Estigia taldearekin batera, Villa de Bilbao lehiaketan lehenengo saria irabazi genuen. Sariak Estigiakoekin disko bat erdibana grabatzeko aukera ematen zigun, baina aukera hori baztertu eta 1990eko azaroan Jaiotze Basatia grabatzen dugu IZ estudioan. Gure lehenengo lan hau 1991ko martxoan argitaratzen da Zarata diskoetxearen babesean. Diskoa batik bat Euskal Herrian aurkeztu genuen arren, urte bereko urrian Alemania, Suitza eta Austriara joan ginen squatetan kontzertuak ematera...1992. urteko apirilean, Hortzak Estuturik grabatu genuen IZ estudioan berriro ere. Aurrekoan bezala, Kaki Arkarazo aritu zen teknikari. Lan berria urte bereko ekainean argitaratzen da, baina oraingo honetan Esan Ozenki zigilu berriaren babesean. Euskal Herrian eta Espainian urte oso bat diska aurkezten ibili eta gero 1993.ko apirilean Europan zehar bira egin genuen EH Sukarra taldearekin batera. Bira honen bukaera festa bezala, kontzertu berezia eman genuen Eibarren. Kontzertua bideoan grabatu eta More Volumen Tour eta Su Ta Gar zuzenean izenarekin argitaratu genuen.1993ko irailean, material berria eskuetan hartuta, Lorentzo Recordsera jo genuen disko berria grabatzera. Aitor Ariño aritu zen teknikari, eta abenduaren hasieran kaleratu genuen aurreko diskoaren zigilu berarekin. Munstro Hilak Euskal Herrian zehar aurkeztu eta gero, Espainia eta Frantzian aurkeztu genuen, 1994ko urtarrila eta otsailean, eta 1995 urtearen hasieran Italia, Austria eta Alemaniara joan ginen berriro.Ostera beste disko bat grabatzekotan ginela, Borxak istripua izan zuen 1995ko maiatzean eta gertaera hark asmo guztiak aldarazi zizkigun. Borxaren anaia, Galder, hasi zen bateria jotzen, eta 1996.ko udaberrian Sentimenak Jarraituz diskoa grabatu genuen, aurreko produkzio berarekin. Urte bereko maiatzean argitaratu zen eta lehengo aldiz bideo klip bat atera genuen albumari izena ematen dion kantuarekin. Bideo klipak sari bat baino gehiago irabazi zuen hainbat bideo lehiaketatan.Aurreko diskoa Espainia eta Frantziako hainbat hiritan aurkeztu ondoren, bateri jolez aldatu genuen berriro. Iban Zugarramurdik hartu zuen Galder Arrillagaren tokia. Bateri jole berriarekin grabatu genuen, 1997ko iraila eta urria artean, Agur Jauna Gizon Txuriari eta urte hartako azaroan Kubara joan ginen aurkeztera. Abendutik aurrera Euskal Herrian, eta 1998ko otsailean Espainian aurkeztuz.Urte horretako udaran Eromena kantua grabatu genuen Elkar estudiotan, urte amaieran Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! bilduman kaleratuko zena. Bilduma disko hau, euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen alde kaleratu zuen Iparraldeko preso sustengu komiteen koordinaketak. Bertan, euskal preso politiko eta bertsolari batzuek eginiko hitzei, euskal musika taldeek musika jartzen die. Guztira 11 kanta biltzen dira aipaturiko bilduma honetan. Eromena kantaren hitzak Carmen Gisasola markinarrarenak dira.Gure jarraitzaileen eskaerei erantzunez, 1999. urteko ekainean 'Su Ta Gar 1987-89' lehengo bi maketen edizio berezia argitaratu genuen, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Bertan, garai hartako abestiez gain, PCrako egokituriko 'Jo Ta Ke' abestiaren bideoa dago, abestiak bezala garai haietan grabatua.Maketen edizio bereziaren produkzioa amaitu eta gero, disko berria grabatzen hasi ginen, orain ere Berrizko Lorentzo Records estudioan. 1999ko uztaila eta iraila artean grabatu eta nahastu ondoren, azaroaren 8an kaleratu zen GOR disketxearen eskutik, gure azken ekoizpena: 'Homo_Sapiens?'. Urte honen amaiera eta 2000. urtearen hasiera artean 'Homo_Sapiens? Tour'00' aurkezpen bira egin genuen, izugarrizko muntai berezia erabiliz. Bira honek zailtasun tekniko eta produkzio kostu handiak zituela eta, Euskal Herrian zehar bakarrik egin ahal izan genuen. Hala nola, bira honetako azken kontzertua, Iholdin emana, bideoan grabatzea erabaki genuen. Aurrerago, gure zuzeneko bigarren bideo argitaratua izango zena, hain zuzen.Horrela, 2000. urtearen ekainean 'Homo_Sapiens? Tour'00' bideoa argitaratzen da GOR Diskak zigiluaren babesean.2000. urteko irailaren azken egunetan Judas Priest taldearen 'The Sentinel' abestiaren bertsioa grabatu eta nahastu genuen Berrizko Lorentzo Records estudioan. Abesti hau Judas Priest taldearen omenezko 'Metal Gods' izeneko diskoan argitaratu zen Zero diskaetxearen babesean, 2000. urtearen azaroan. Disko honetan gure bertsioaz gain µLT, Berri Txarrak, Hamlet, Ktulu edo Baron Rojo bezalako taldeen bertsioak aurkitzen dira. 2001ko apirilaren 17an kaleratu genuen gure zuzeneko lehenengo diska, 'Su Ta Gar Jo Ta Ke' izenburupean eta Gor Diskak disketxearen babesean. Garai guztietako 23 abestiez osaturiko lan bikoitz honek CD formatuan PCrako egokituriko bi abestien bideo klipak ditu, 'Su Ta Gar 1987-89' maketen edizio berezian egin genuen bezala. Lan honetan 2000.ko bukaeran emandako lau kontzertuen grabaketa eta lan askoren emaitza biltzen dira.'Su Ta Gar Jo Ta Ke' diskaren zuzeneko aurkezpenak prestatzen ari ginela baterijole aldaketa ematen da taldean berriro. Oraingoan ere Galder Arrillaga, Borxaren anaiak, hartzen du bigarren aldiz azken urteetan Iban Zugarramurdik bete zuen tokia.2001.ko abenduaren 3an aurkezten da Gasteizko Gaztetxearen aldeko 'Gaztetxeak Martxan' CDa, Bertan, Euskal Herriko talde desberdinen abestien artean, gure 'Gaztea' abesti berria aurkitzen da. Abesti hau urriaren 11 eta 12 bitartean Arrasateko Shot estudioan grabatu genuen.2002.ko urtearen hasieratik abesti berrien konposaketa lanean geniarduen bitartean zuzeneko emanaldiak ematen jarraitzen genuen 'Su Ta Gar Jo Ta Ke' biraren barruan. Nahiz eta gure lehenengo asmoa disko berria 2002.ko azaroan kaleratzea izan, 2003.ko otsaila eta martxoa bitartean grabatu ta apirilaren bukaerararte ez genuen argitaratu. 'Itsasoz beteriko mugetan', aurreko lana bezala, GOR Diskak diskoetxearekin kaleratu zen. 2003. urteko maiatzaren bukaeratik aurrera 'Itsasoz Beteriko Mugetan' zuzeneko aurkezpen kontzertuak egin genituen Euskal Herrian. Aitorrek izan zuen eztarriko ebaketa batek, kontzertu batzuen atzerapena ekarri zuen. Aurkezpen kontzertuen artean maiatzak 29an Iruñako Artsaia aretoan 600. kontzertua eman genuen. Beste alde batetik, Espainian egin nahi genituen 'Itsasoz Beteriko Mugetan' aurkezpen gehienak bertan behera gelditu ziren guztiok ezagutzen ditugun arrazoi 'demokratikoengatik'. Egoera hau, Espainiako kontzertu gehienen galarazpena, gaur egun ere mantentzen da.Gaur arte 600 ekitaldi baino gehiago eman ditugu zuzenean, eta euren artean estilo desberdinak jorratzen dituzten talderekin jo dugu. Besteak beste, Platero y Tu, Gun, Saxon, La Polla, Mano Negra, Def Con Dos, Siniestro Total, Soníc Youlth, Ratos De Porao, Barricada, Tahures Zurdos, S.A., e.a. Euskaraz abesten duten taldeei dagokienez, esan daiteke ia guztiekin jo dugula. Batzuk aipatzekotan Oskorri, Hertzainak, Negu Gorriak, Lin Ton Taun, E.H. Sukarra, Delirium Tremens, Etsaiak, Tapia eta Leturia Band...

My Interests

Music:

Member Since: 11/16/2007
Band Website: sutagar.com
Band Members:

Aitor Gorosabel - Lead Guitar, lead vocals

Xabi Bastida - Guitar

Asier Osoro - Bass and vocals

Galder Arrillaga - Drums (1995-1997 and current drummer since 2001)

Past Members

Iban Zugarramurdi - Drums (1997-2001)

Borxa Arrillaga - Drums (1987-1995)


Influences: Metallica, Judas Priest, Suicidal Tendencies, Barricada and all the Basque Music I guess
Sounds Like: Basque power, kaña total
Record Label: Su Ta Gar Ekoizpenak
Type of Label: Indie