AMAIUR profile picture

AMAIUR

amaiur2008

About Me

--------------------------"Urtez urte tantaz tanta" By Mikel Bustamante ------------------------------------------------------------ ------------------------------------------------------------ ------------------------------------------------------------ ---------------------------------Amaiur 2002.urtearen hasieran jaio zen seikote moduan; Agurtzane Fresno trikitixan, Zuhaitz Bergara kitarran, Josu Lezana baxuan, Gorka Chamorro baterian, Mikel Gandarias bibolinan eta Iraide Bilbao abesten. Gure abestiak konposatzen genituen eta pop-folk kutsuko musika jotzen genuen. Lehenengo urte horretako ekainaren 2an zuzeneko bat grabatu genuen Euskal Eskola Publikoaren jaian, Agurainen. Grabaketa horrek, nahiz eta hasieran inolako asmorik ez izan, itxura eman, kopiak egin eta gure lagunen artean banatu genuen. AMETSAK... deitu genuen maketatxo hura.------------------------------------------------------- --------------------------------------------------------Hurr engo urtean jasotako eskaera ugarien ondorioz, gure errepertorioa bertsioetara zabaldu genuen, orduan esan daiteke erromeria egiten hasi ginela. Ondoren, seikotea boskotean bihurtu zen, Mikelek taldea utzi baizuen. 2003. urtea erromeriak eskeintzen eman genuen boskote moduan. Denboraldiaren amaieran, Agurtzane eta Iraidek taldea utzi zuten eta handik eta bi hilabetetara trikitilari berria etorri zitzaigun: Igon Olaguenaga. Honek, mikroari beldurrik ez zion neska bat ekarri zigun lokalera: Naroa Gaintza, bere ahots goxoak berehala zoratu gintuen. Handik eta gutxira Zuhaitzek taldea utzi zuen baita, eta Gorka Jaenek, gure teknikaria izandakoak, lehenengo kontzertu hartan hartu zuen parte mesede moduan, ondoren, Eriz Pérez ekarri zuen, Pin Pan Pun taldetik atera berria. ------------------------------------------------------------ ------------------------------------------------------------ ------2005. urtera arte kontzertu ugari eman genituen, Josuk, Eterna talde heavyan jotzen hasi zen, beraz, Amaiur utzi eta Lander Pérez sartu zen bere ordez baxua jotzen, kontu kontari beti. 2006.urtean hiru lagun izan genituen gauero gurekin; Teknikariak: Gorka Jaén, Jon Mentxakatorre eta Jorge Perales. Taldea, beraiei esker, indartu eta handitu egin zen. Urte horretan Ikasle Eguneko abestia grabatu genuen; URTEZ URTE TANTAZ TANTA. Gorkak taldea utziko zuela ere bagenekigun Feos Pero Majos eta Orkrestan jotzeko gogoekin baitzebilen eta erromeriarekin nekatuta. 60. kontzertua ematear geundela, Igonek tinpanoan lesio larria izan zuen eta nahi eta nahi ez taldea utzi behar izan zuen.------------------------------------------------------- ------------------------------------------------------------ ------------------------------------Aurretik genituen kontzertu guztiak bertan behera geratu ziren eta Amaiurren etorkizuna ere kolokan jarri genuen. Gorkaren ordez Esteban Isusi bateria-jotzailea etorri zitzaigun, Erizekin batera hainbeste urtez jo izandakoa. Igonek denbora hartu zuen, baina ez zuen bere burua gai ikusten jotzeko, hortaz, trikitilari bila hasi ginen, nahiz eta egoera batere xamurra ez izan. Bila eta bila aritu ginen, baina ezinezkoa... Igonek, hilabete batean 70 abesti inguru ikas zezakeen trikilaria ekarri zigun, Ruben Isasi, eskarmentu handiko mutila, besteak beste Kukuma eta Sorbeltzeko trikitilaria. Apirilaren 21ean tour berriari heldu genion, Otxandion. Aldaketak gustoko izango bagenitu bezala, Gorka Jaenek soinu teknikari lana utzi behar izan zuen eta bere ordez Ruben Gonzalez etorri zitzaigun, Zea Mays taldeko baxu-jotzailea. ------------------------------------------------------------ ------------------------------------------------------------ ---------------------------------------------------------200 2tik ona denborak aurrera egin du. Laurogei bat abesti ditugu esku artean, batzuk jo, beste batzuk baztertu, besteak gorde... Hainbeste orduz jo ondoren azkenean gureak egiten ditugunak, egingo ditugunak, moldatuz, bakoitzak bere estilo eta gustuetara hurbilduz... Gustoko duguna egiten dugu; antzeztokiaren gainean egon, daukaguna eskeiniz, biluztuz… daukagunean, batzuetan ere hutsik gaudelako eta goian gaudenean onena eskeini behar dizuegu nahiz eta egun motela eta iluna izan, nahiz eta nahi dugun gauza bakarra hortik alde egitea izan... Baina momentu horietan zuek agertzen zarete, gure aurrean, dantza egiteko prest, penak alaitasun bihurtuz... gure jarrera aldatuz eta ordu horiek alaituz... Bost urte hauetan, Amaiur izugarri hazi da, ez soilik taldetik pasa den jendeagatik baizik eta gure ondoan izan zaituztegun guztiengatik ere, asko izan baitzarete eta eskertzekoa da... ------------------------------------------------------------ ------------------------------------------------------------ ---------------------------------------------Hau amaiur da, gu amaiur gara: indarra, jaia, dantza eta borroka. Aldarrikapen oihua, Euskal Herriak arlo guztietan bizi dituen bidegabekeriak salatzen dituena, hizkuntza eskubideak defendatuz, herri mugimendua jorratuz.--------------------------------------------------- ------------------------------------------------------------ --------------------------------Jai herrikoiak eta herriarentzat !Zatoz, hurbil zaitez... edozein txokotan aurki gaitzakezu.

My Interests

Music:

Member Since: 12/19/2007
Band Website: amaiur.net/
Band Members: Profile Edited by Joombly MySpace Editor
Sounds Like:
Record Label:
Type of Label: None

My Blog

18/98 ASKATU!

..> ..>   · euskara   · castellano   · français   · english Aurkezpena |  Berriak  |  Dokumentazioa  |  Kaiera  |  Ep...
Posted by AMAIUR on Sun, 23 Dec 2007 06:18:00 PST

AHT GELDITU!!

  Hasiera Zer da Elkarlana? AHT-ren ibilbidea Berriak Agenda Auzolana .. goiko partea -->.. eskubiko zatia -->   AHT-ren ibilbidea  .. ezkerreko zatia --> Zer da...
Posted by AMAIUR on Sun, 23 Dec 2007 06:15:00 PST