etsaiak profile picture

etsaiak

APURTU ARTE (Disko Berria)

About Me


ETSAIAK 1987 - 2007
1987. Lekeitioko Gaztetxean
Jokin baxularia, bere anaia Paulillo (bateria), Martin gitarrarekin eta Auo abeslari, abuztuaren 15ean Lekeitioko Gaztetxean.
1988. Iñigitoren sarrera kriston bultzada izan zen taldearentzat.
1991. Azaroan heldu zen maketaren aukera. "AMEN"
1992. Etsaiaken lehenengoko diska "ETSAIEN ETSAIAK".
1995an Mexikoko estatuak: Toluca- Puebla- Guadalajara-Col. Neztagualtoyoc- D.Fn.
Kuba eta Mexikoko bira..99
1993. "IRAULTZA", singlea.
1993an Mexikoko bira D.F.
1994. Apirilean "Presoak S.O.S" diska grabatu zuten.
1994ko Etsaiak Mexikora bueltatu zen, Makinakoekin bira bat egitera estatuetatik: Toluca - Puebla - Guadalajara- Nexta eta beste lau festi mex. D.F.N.
1994. "ENEMIGOS DEL SISTEMA".
1995an "GERRA ZIKINA" diska grabatu zuten (Esan Ozenki Records).
1997. Urte honi hasiera eman zioten "10 URTE ETSAIAK" bideoa biran aurkezten, bideo pantailarekin zuzenean.
1997ko maiatzean "BAKEAREN GUDA" diska grabatu zuten. Tokik perkusioa eta koroak grabatu ondoren, taldeko kide berri, bihurtu zen.
1999ko "Askatasun Taupada" diska konposatu eta grabatu zen, gero Lorentzon nahastua izateko.1999an Kuba eta Mexikoko bira.
1999an "SIN FRONTERAS" diskoa.
2000. urtean "ZUZENEAN..00"
2001. urtean "LUZE METRAIA".
2002. urtean "KAOS"
2003. urtean "AMEN" maketaren remasterizasioa
2007. urtean "APURTU ARTE" singlea
2008. urtean "APURTU ARTE" diskoa


My Interests

Music:

Member Since: 1/25/2008
Band Website: etsaiak.net
Band Members:
AUO: ahotsa
TOKI: bigarren ahotsa
TXAPEL: kitarra
TXUS: kitarra
ARTROFI: baxua
PAUL: bateria
ÑAKO: soinu teknikaria
ETSAIAK taldearen inguruan edozein material zahar edo berri(argazki, bideo, dokumentu...) izan ezkero biziki eskertuko genizuke helbide honetara bidaliko bazenigu [email protected]
Batez ere oraindik gordeta izan daitekeen 1987-2008 artean sortutako materiala. EA ZUEN LAGUNTZAREKIN TALDEARI BURUZKO ARTXIBATEGI ABERATSAGOA EGIN DEZAKEGUN. ALDEZ AURRETIK MILA ESKER!!!!!
Influences: SENGLA ROCK 2008-7-4

ZALDIBAR 2008-7-7

Sounds Like:
Sei urte eta gero, gogotsu eta hasierako garaiak gogoratuz itzuli gara ‘Apurtu arte’ lan bortitza kaleratuta. Berriro ere bueltan gara, kontrako norabidetik, egungo egoera politikoari desafio eginez (Ilegal), baina baita zenbait komunikabidek daramaten politikari erantzunez ere. Musika errebeldea isilarazten ari diren garai honetan, Etsaiakek bere sustraiak berreskuratu ditu eta salaketaren musikari heldu diogu. Amorruz beteta, inoiz baino indartsuago eta biziago bueltatu gara.
Horrez gain, lan berria Baga-Biga diskoetxearen bitartez argitaratu dugu. Musikaren mundua ez dago bere sasoirik onenean eta Euskal Herriko diskoetxeek bizi duten egoera ez da batere erraza. Handiek txikiak zapaltzen dituzte eta musika ‘kañeroa’ eta zuzena egiten dugun taldeok gero eta aukera gutxiago ditugu. Hori bai, oso argi dugu ez ditugula gure arima eta gure musika kontratu bat lortzeko salduko.
Agian, beste ikuspegi batetik begiratuta, hauxe izan daiteke unerik egokiena bueltatzeko. Artalde bat bagina bezala denak ildo beretik eraman nahi gaituztenenean, matxinadaren bidetik gatoz, gure pentsamoldea, kritikak eta salaketak oztopo guztien gainetik lau haizetara zabaltzeko asmoz.
OSTIKA ZUZENEAN BIRA 2008

ENTSAIO LOKALAN / EN EL LOCAL DE ENSAYO

MUGA GABE

ELKARTASUNA

ETORKIZUNA BIDEOKLIPA / VIDEOCLIP ETORKIZUNA

EGUNSENTI BERRIAREN BILA BIDEOKLIPA / VIDEOCLIP EGUNSENTI BERRIAREN BILA

BAKEAREN GUDA BIDEOKLIPA / VIDEOCLIP BAKEAREN GUDA
KATEI ZORAMENA BIDEOKLIPA / VIDEOCLIP KATEI ZORAMENA

INKOMEKOKO BIDEOKLIPA / VIDEOCLIP INKOMEKOKO

BURRUNDADA BIDEOKLIPA / BIDEOCLIP BURRUNDADA "la Habanan grabatuta - Grabado en la Habana"

Record Label: baga-biga
Type of Label: Indie