About Me
Gure bizitza 2001. urtean hasi zen udara aldera. Garajean elkartzen ginen ta musika egiten ederki pasatzen genuen. Hasiera batean abeslari bat hasi zen gurekin, Ibon. Lauen artean Toileko lehen kontzertuak eman genituen. Ondoren, beste abeslari bat hartu genuen, Jon. Deborarekin, abeslari gabe geratu ginen eta guk hartu genuen ahotsa. 2002ko abenduan lehen maketa grabatu genuen hiruen artean. Maketaren izena "Izua" zen Maikelek (izaera taldeko kidea) grabatuta Berako fronteran, bost abesti zituelarik (nazkauta, orainaren iragana, trena berriak, maitaezinak, soilik ni). Kontzertu ugari eman genitun.
2004ean estiloa pixkat aldatu eta biolinista bat hartzea erabaki genuen, Ekain. 8 abesti berri serio egin eta estudiora sartu ginen berriro Iruñan Iker Pedrafitarekin (dikrees) (103, hildak jaiotzen, haizea kolpatuz, begiaren bistatik, ez naiz ni, maitaezinak, sutea, banatzen gaituena). Maketa honekin kontzertu asko eman genituen ta gure soinua dexente hobetu zen.
2005ean oso liatuak ibili ginen Fiebre de Vivir-en Morisen bertsioak egiten.
2006an berriro egurra ematea Toili ta lan ta lan jarri ginen gure lokal berrian Ostarten abesti berriak egiten. Ostarteko asuntua ez zen ondo bukatu ta garajera utzili behar izan genuen. Bost abesti berri egin eta Josemakin (S.A., naizroxa, gose,...) grabatu genuen gure azken lana (zuen begien, idazten dut, neguaren negu, noraezean, musika ez dago salgai). Fragment musikek lagunduta distribuitzen. Nahiko esperientzia hartu dugu zuzenekoetan, batez ere euskal herritik, ta gutxi batzuk kanpotik (lleida, bartzelona, la coruña, ferrol, Torrelabega). Gure diska berriaren aurkezpen bira bukatu berri dugu. Hogeibat kontzertu izan dira. Kalesoun lehiaketan bigarren saria jaso genuen metal arloan.
Lokalez aldatu dugu ta Gure Goikoeskola maitatua utzi ta Emtera igo gera. Momentu honetan lokalean sarturik gaude abesti berriak lantzen ta laster bueltatzeko gogoz...
GURE DISKA ETA BESTE ASKO LINK HONTAN LORTU DITZAZKEZUE
GURE BESTE WEB LEKUAK