Biografia:
2006ko Urriaren hasieran Midnight Radio-tik gentozen Iñaki (gitarra) eta Xabi (bateria), beste talde bat sortzeko asmoekin hasi ginen. Horretarako beste gitarra bat, baxu bat eta abeslari baten bila hasi ginen. Taldean sartzen lehena Olatz (Gitarra) izan zen, musika eskolatik ezagutzen genuen. Ondoren, hiru baxujolerekin probak egin ostean,
Josean (baxua) sartu zen. Azkenik , konpromiso faltako hainbat abeslari probatu ondoren, Aitor (ahotsa) sartu zen, hau Foxy Boxxy taldetik zetorren.
Horrela ba, gure kantak ateratzen hasi eta lau hilabeteren barruan kontzertuak ematen hasi ginen inguruko tabernetan , eta geroxeago eszenatoki handiagoetan. Kontzertuetarako Javiren (Joseanen lagun zahar bat) laguntza izan genuen soinu teknikari bezala.
Dagoeneko hamar kantu propio ditugu eta hainbat rock bertsio ditugu. Gure kanta guztiak euskaraz dira eta egiten dugun estiloa ROCK-a da. Gure gaiak protesta, mitologia eta parranda dira orokorrean.
.
Myspace Editor
Pimp MySpace
I got my Myspace Cursors from 123mycodes.com