Biografia
1999 eta 2000 urteen bitartean Julen eta Iker talde bat osatzeko asmoz elkartu ziren Arrasaten, horrela “Ozen” taldeari hasiera emanez. Lagunak dituzten Anger taldeko Alberto eta Beñatekin batera hasi ziren kanta propioak sortzen. Julen (ahotsa eta gitarra), Alberto (gitarra), Beñat (baxua) eta Iker (bateria) ziren taldekideak garai hartan. 2001 urterako bazeuzkaten zazpi kanta inguru, eta urte bereko irailean hauek maketa batetan grabatzea erabaki zuten Albertok lokalean zeukan 8 pistako aparatu baten bidez. Grabaketa honen ostean kontzertu bat bakarrik jo zuten, 2002ko irailean Eskoriatzako gaztetxean Albertoren agurra izan zena hain zuzen ere, Bartzelonara joan baitzen ikastera. Hala, denbora dezente igaro zuten jo gabe, Beñatek Angerrekin jotzen zuelako eta Julen Bartzelonan zegoelako. Julenek ikasketak amaitzean, taldea modu serioago batean hartzea erabaki zuten. Hortarako, Joseba hasi zen gitarra moduan eta 2004 urte hasieran beste maketa bat grabatu zuten 8 kantu berrirekin "egun bat". 2004 urteko udan Mikel Kazalisekin 10 kantuko lana grabatu zuten Fidelenea estudioan “mundu perfektua”. Ordutik kontzertu ugari eman dituzte eta hainbat lehiaketatan aurkeztu dira; “Danbaka!” (debagoieneko I. eta II. musika lehiaketetan) eta “Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa”-n, azken honetan 8. postua eskuratuz entzulearen sariari dagokionean. Diska berriz Arrasateko “shot” estudioan nahastu ondoren 2006an kaleratu dute. 2006ko martxotik taldekide berria gehitu zaio taldeari, Olatz, teklatuarekin abestiei beste ukitu bat emanez. Hainbat kontzertu jo dituzte geroztik. Josebak bere ikasketak atzerrian jarraituko ditu eta Beñat “Governors” taldearekin hasi da, arrazoi hauengatik taldea utzi dute biek eta Olatz ari da baxujole bezala.Hauek dira taldekideak:
- Julen (ahotsa eta gitarra).
Olatz (baxua).
Iker (bateria).
Diskografia
“mundu perfektua” 2006
01.- argitzean
02.- bele beltzaren bakea
03.- 4 Bide
04.- gorriak
05.- oroi
06.- mundu perfektua
07.- eztanda
08.- kaxa
09.- eta zer?
10.- azken trena
"mundu perfektua" 2004 eta 2005. urteen bitartean grabatua eta ekoiztua. Zarautzeko Fidelenea eta Arrasateko SHOT estudioetan. Mikel Kazalis, Josema Linazasoro eta Iñaki Bengoaren laguntzarekin. Taldea: Julen Ribas (ahotsa eta kitarra), Joseba Lizaranzu (kitarra), Beñat Unzueta (baxua), Iker Leibar (bateria).
“egun bat” 2004
01.- argitzean
02.- kaxa
03.- 4 Bide
04.- nor garen
05.- oroi
06.- triste
07.- eta zer?
08.- hator
"egun bat" 2004. Lan hau urtarrilaren 21ean grabatua izan zen Alberto Rodriguezen laguntzarekin. “egun batâ€. Taldea: Julen Ribas (ahotsa eta kitarra), Joseba Lizaranzu (kitarra), Beñat Unzueta (baxua), Iker Leibar (bateria).
“ozen 2001” 2001
02.- aske
03.- pottokiak
04.- ihes
05.- mendeetan
06.- herioheroia
07.- agurra
"2001eko maketa" 2001 eko udan grabatua. Taldea: Julen Ribas (ahotsa eta kitarra) Alberto RodrÃguez (kitarra) Beñat Unzueta (baxua) Iker Leibar (bateria).