NOVA profile picture

NOVA

About Me


Myspace Backgrounds
Myspace Backgrounds
Oarsoaldeko fucksioaErrenteria-Orereta idatzi behar omen da orain. Nobedadeak garai modernoan. Lezo, bere horretan mantentzen da. Industrigune, errepide, portu edo kasik itsas-portu delakoak larre berdeekin bat egiten dutela. Bi herri aurrez aurre. Bi herri ezberdin. Alta, bada fenomeno bat bi herriak batzen dituena. Eta ez da bidegorria. NOVA da sinbiosia. Fucksioa. Bateko teknologia eta besteko hizkera.Duela bost urte egin zuten talka. 2003an bertan sinatu zuten ustezko bakea. Nova ituna. Lokal ilun batean, ezkutuan, lau itzal agertu ziren bonbillaren aurrean. Lau iheskor eta bihurri. Izenaren bokalak bezala. Olmok gitarra eta eztarria jarri zituen mahai gainean. Katzok baxua. Beñatek elektronika. Azkenik, Unaiek bateria eta suposatzen duen guztia jaurti zuen mahai hartara eta aurretik bertan utzitako musika tresnak mutu geratu ziren. Gehiegi berotu ziren mutilak. Isilune hartan, Olmok inguruko hotsek lagunduta zenbait abesti osatu zituen. Ordurako lokala bihurtu zen bilera klandestinoen testigu. Hain zuzen ere, lehenengo maketa bezala. Sei saiakera grabatu zituzten beraien gordelekuan. Erabaki zuzena.Denbora pasa zen. Bi herrietan makina bat obra egin zituzten. Gehienetan bezala. Makina bat eraldaketa. Nova ez zen aldatu. Zegokion garaira egokitzen ari zen. Honela, 2006an lehen lan luzea grabatu zuten bi konfidenteren laguntzarekin. Gordeka, Iñigo Lurgainek utzi zien estudioa eta Joxema Linazasorok egin zituen teknikari lanak eta nahasketak. Ondoren, hozkailuan sartu zuten. Ez zen momentu aproposena jende artera zabaltzeko. Emozio berriek beti patxada merezi dute. Horregatik, urtebeteren bueltan Novako kideek azkenik deliberatu zuten garaia zela aurreneko lan oso, sakrifikatu eta berritzailea argitaratzeko.Azkenean, 2008a bihurtu da “Nova” lehendabiziko lanaren urtea. Dagokiona. Blade Runner beraren “berritasuna” atzean utzi dute. Diskoan bederatzi kantu bildu dituzte. Metal, hardcore eta elektronikaren artean sailkatu ahal direnak. Supernova musikala. Oarsoaldeko taldeen artetik zale gutxien izatearen ezaugarria hautsiko duen lana da. Lokaletik eszenatokietara dagoen bidea, Errenteria-Oreretatik Lezora dagoena baino motzagoa izango da aurrerantzean. Nobedadeak garai modernoan. Nova bueltan da lehen aldiz!Inaxio Esnaola musika kazetaria

My Interests

Music:

Member Since: 3/30/2006
Band Website: www.novamusika.com
Band Members: Olmo; Ahotsa & 6 sokak Unai; Bateria Beñat; Teklatuak Katzo; Baxua
Influences: Pantera, Suicidal Tendencies, Tool, NIN, Sepultura, Converge, Meshuggah, Front 242, Black Sabbath, Refused,Aborted, Pink Floyd, EL P, The Haunted, Stevie Wonder, The Mars VOlta, Raised Fist, Today is The Day, King Crimson, Primus, The Prodigy, At the Gates.
Type of Label: Major

My Blog

The item has been deleted


Posted by on