1990ko urriaren 5an Altsasuko gazteriak lehen "Casa de socorro" bezala ezaguntzen zen etxea okupatzea. Herriko gazteriarentzat gune askea. Gazteriaretzat eta herriarentzat irekita dago. Bertan kolektibo asko egin dute eta egiten dute lan. Hitzaldiak, afariak, jaiak, kontzertuak... ekimen asko antolatu ditu urte guzti hauetan Gazte Asanbladak bakarrik, edo beste kolektibo batzuekin batera (Altsasuko peñak, gazte mugimendua, AHT gelditu elkarlana, askatasuna,...). Eta gaztetxean leku fisikoa duten kolektiboak daude, Garraxi Irratiak gaztetxetik zabaltzen ditu bere uhinak (101.9 fm). Gaztetxeak aurrera begira ekimenak antolatzen jarraituko du ta garrantzitsua gazte guztion partehartzea... GU GEU IZATEKO!!!maploco.com/"Create your own visitor map!