About Me
1999an ia oharkabean 4 musikariren bideak elkartzen dira grabaketa bat egiteko.
Alos Quartet sortu eta ordundik hona, geldiunerik gabeko ibilbide luze eta oparoa landu dute proiektuz proiektu. Musikaren ikuspuntu zabal eta mugarik gabekoak elkartzen ditu laurak.Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariak osatzen dute Alos Quartet. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra, e.a.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz…).Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Honen adibide da 2005ean kaleratutako bere bakarkako lehen lana («Alos Quartet», NODC Rekords disketxearekin).Antzinako Musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile hainbaten obretaraino zabaltzen da laukotearen errepertorioa.Urte hauetan zehar hainbat obra estreinatu ditu Alos Quartetek. Aipatzekoak dira Steve Dobrogosz konposatzaile estatubatuarrak idatzitako : « A Ragtime » eta « Processional » obrak.Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa nahiz kontzertu ugari burutu ditu. Lankidetzen artean nabarmentzekoa da 1999 eta 2004 urte bitartean Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin batera egindako birak Estatuko eta Portugalgo areto entzutetsuenetan kontzertuak eskainiz: Madrilgo Kongresu Jauregia, Bartzelonako “Palau de la Musicaâ€, Lisboako Coliseo Tetroa, e.a.Bestalde estatuko musika jaialdi garrantzitsuenetan ere kontzertuak eskeini ditu, hala nola, Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaste, Torroella de Montgriko musika jaialdia etab.2001 urtetik hona Alos Quartetek Kepa Junkera musikariarekin erregularki kolaboratu du, “Maren†izeneko diskaren aurkezpenetan. 2003 urteko udaberrian, “K†zuzeneko diskaren eta "Hiri" lan berriaren grabaketan parte hartu duelarik.2007tik hona Carlos Nuñezen kolaboratzaile ere izan da.Egindako grabaketen artean, azpimarratzekoak dira: Oskorri, Kepa Junkera, Los Piratas, La Buena Vida, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Tejedor, Ken Zazpi, Angel Unzu, El Hombre Burbuja, Faltriqueira, Niko Etxart, Rafa Rueda eta Joserra Senperena, Mikel Markez musikarien diskoetan egindako kolaborazioak. Baita eregistratutako hainbat luzemetrai, laburmetrai eta dokumentaletarako musika ere.2007 urtean Bilboko udal txistulari Bandarekin batera « Harizko Txistua » izeneko lana kaleratzen dute konposatzeile garaikide ezberdinek idatzitako obrak grabatuz.2009an « 10 Tanta » bere azken diskoa argitaretzen da. 10 urteko ibilbidea ospatzearekin batera 10 tema berri aurkezten dituztelarik bidelagun izandako hainbat kolaboratzaile haundiren partaidetzarekin: Waldemar Bastos, Leonardo Amuedo, Juantxo Zeberio, Iñigo Egia eta Alvaro Fernandez Gaviria.ALOS QUARTET taldeko partaideak:
Xabier Zeberio (biolina, nyckelharpa), Francisco Herrero (biolina), Lorena Nuñez (biola), Pello Ramirez (biolontxeloa)