Benito Lertxundi profile picture

Benito Lertxundi

About Me

Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an.1971n kaleratu zen bere lehen disko luzea, Benito Lertxundi beste izenik gabe. Single bilketa zen berez: gitarra hutsez abesten zituen bere hasierako borroka eta maitasun kantak, herrikoiak eta sortuak nahasturik.1974koa da Oro laño mee batek... bere lehen lan haundia. Musikazko sinpletasunean jarraitzen badu ere, helduago eta borobilagoa da gerora etorriko denaren zantzua. Lizardiren olerkiez gain, azpimarratzekoak dira gure gogoan iraun duten beste batzuk: Herri behera Benitoren jota, edo Josean Artzeren hitzetan oinarritutako Txori Txikia.1975ean atera zen ...eta maita herria üken dezadan plazera, arrakasta haundia biltzeaz gain giltzarri bihurtuko zena. Hemen da jadanik Zuberoaren lilura, bi Nafarroak, guztion oroimenean leku berezia duen kantu sorta: Atharratze, Jaun Baruak, Maria Solt eta beste. Edertasunez beteriko klasizismo batez, mundu espiritual, ia magiko bat lortzen du.1977an disko bikoitz bat kaleratu zuen: Zuberoa / Askatasunaren Semeei. Lurralde harekiko maitasun aitorpen eta omenalditzat har genezake. Zuberoako Herri musikaren giroan hobeki sartzeko, musika tresna zaharren erabilera azpimarratu behar da eta baita musiko talde sendo batez inguraturik azaltzen dela Lertxundi. Aipatu beharrekoa da Bretainia eta mundu zeltaren agerpena ere.1981ean beste disko bikoitz bat agertu zen: Altabizkar / Itzaltzuko Bardoari. Orreagako gudaldia ardatz harturik, gure epika hondar apurrak hartu eta tratamendu berezia eman zien: kanta luzeak, instrumentu girotzea...1985ean plazaratutako Gaueko ele ixilen baladak diskoak bere baitan sakontze, bilatze bat adierazten du, bere barne pentsaera lortu eta adierazteko asmoz.1987an atera zuen Mauleko bidean...izatearen mugagabean.1989koa dugu bilduma aurreko azkena: Pazko gaierdi ondua. Doinu herrikoietara itzuli da Lertxundi, soinu aldetik gaur-gaurko exijentziak ahaztu gabe.1993an, ordurako bi hamarkada luze zaramatzalarik musika munduan, Hunkidura Kuttunak izenburuaz diska bilduma bat argitaratu zuen.2002.eko urrian kaleratu zuen bere azken diska, Nere Ekialdean izenarekin. sentimendu liriko eta estetiko natural bezain barnekoi batek kantatzen du, Nere Ekialdean, dudarik gabe, bere diskorik landu eta garatuena dugu.

My Interests

Music:

Member Since: 10/1/2007
Band Website: www.lertxundi.net
Band Members:
Influences:
Sounds Like:
Type of Label: Major

My Blog

The item has been deleted


Posted by on