Member Since: 10/08/2007
Band Website: [email protected] (0033)667 299 236
Band Members: Danseurs / Dantzariak :Cluzeau David . Crepin Ludivine . Dogna Fanny . Etcheverry Xabi . Gonzalez Aurore . Goyeneche Fabien . Goyheneche Joana . Iriart Anthony . Iriart Sébastien . Lalanne Chloé . Larronde Maitane . Laxalt Gillen . Merle Amaia . Picard Jérôme . Vivier Mathieu . Vivier NathalieMusiciens / Musikariak :Amulet Patxi . Hegoas Ortzi . Etcheverry Ellande . Etcheverry Iban . Etcheverry Xabi . Goyheneche Mathias . Irungaray Jokin . Lafitte Pauline . Martineau Maider . Paulini Sébastien . Sorrondo Bruno . Vivier Nathalie
Sounds Like: CE QU'EN DIT LA PRESSE !!!LA SEMAINE DU PAYS BASQUE | Piment vert ( coup de coeur de la semaine du 8 au 14 novembre 2007)Lurrama a donné à découvrir "Naizena ez naiz", une création portée par des jeunes de Leinua Konpainia et d'autres formations du Pays basque. Une création dansée originale sur la place de la tradition basque dans un monde globalisé. Un vrai succès à la clé.BERRIA | MATRAKA - erreportaia (27-02-08)17 eta 22 urte artean dute. Neska, mutiko. Dantzari, musikari. Denak LapurtarrakGarena ez garaNor naiz Besteek uste dutena ala nik uste dudana Benetan halakoa al naiz Gizarteak zer pentsatzen ote du naizela Zer eragin du gaurko gizarteak norberaren nortasunaren eraikuntzan Hamaika galdera eta erantzun gutxi. Baina, emanaldi berri bati esker, ikuspegi goxo eta zorrotz batekin begiratzen zaie galdera horiei guztiei.
Leinua konpainia da Hiriburuko Lapurdi dantza taldearen izena. Hango gazteek 2007ko agorrilean aurkeztu zuten Naizena Ez Naiz sorkuntza. Guztira, 25 lagunek elkarrekin sortu dute karrika dantza hori, publikoarekiko hurbiltasuna irizpide hartuta. «Bakoitzak bere harria ekarri du», zehaztu dute. Dantzariak, antzezlariak, musikariak dira, baina ez bakarrik. Zangoekin egindako eta buruarekin pentsatutako sorkuntza da. Dantza plazera hartzeko edo mezuak garraiatzeko izan daitekeelako.
Naizena Ez Naiz izenburua gogoeta baten ondorioa da. «Izen hori eman diogu, argiki erakusteko gizarte moderno honetan ez garela jendeak uste duena. Ez naiz uste duzuna, eta benetan zer naizen ez dakizu...». Erran gabe doa irudiak garrantzi handia duela gaur egun. Eta norberak duen irudiak bere barnekoa islatzen duela erran ohi da. «Baina ez da beti hain sinplea. Estereotipoak badaude eta norbait bere itxuran oinarrituz bakarrik epaitzea ez da zuzena!» Mezuaz gain, urratsak eta musika kalitate handikoak dira. Dena sortu dute gazteek, musika partiziotik urratsetara. Musika aldetik, biolina, panderoa, txalaparta, trikitia, txistua eta gitarra entzun daitezke. Urratsetan, berriz, zuberotar dantzetan oinarritutako urrats segidak asmatu dituzte, baina gipuzkoar dantzen erreferentziak ere nabari dira.
Mathieu Vivierrek du testua idatzi. Mundu modernoaren globalizazioaren eta indibidualizazioaren kontrako oihua da Naizena Ez Naiz, baina, denbora berean, mundu moderno batean euskal kulturaren tokia zein den jakin nahi du. Eta galdera horri erantzuteko, irudi ederrak landu dituzte.
Pertsonaiak hasteko: apeza, udaltzaina, polizia, irakaslea, politikaria... «Gure gizartean, normaren aurpegiak sinbolizatu nahi izan ditugu», azaldu du Vivierrek. «Mundializazioak eta globalizazioak berdindu nahi gaitu. Gaur egungo gizabanakoak ez dira sekula hain baldintzatuak eta berdinduak izan. Baina, aldi berean, ez dira sekula hain urrun izan bata bestearengandik. Ez da lehen bezalako elkartasunik». Eta, normalizazioaren itxuren ondoan, zuberotar dantzariak edota erokeria itxuratzen duten dantzariak daude. «Gizarteak inposatutako arauak haustera ausartzen diren bakarrak erotzat dauzkagu», jarraitu du dantzari-soziologoak.
Dantza sorkuntza horrek mezu asko zabaltzen ditu eta irudi asko lantzen. Baina, gogoeta eginarazteaz gain, momentu goxo bat pasatzen da beraiek ikustean. Horren lekuko, publikoaren irriak eta txaloak. Zuzeneko esperientziak ere asko aberasten ditu.
Hasi berriak badira ere, proiektu asko dituzte. Lehenik, dantza sorkuntza hau lau haizeetara hedatzea, garrantzitsua baita egindako lana erakustea. Emanaldien ostean publikoarekin sortzen diren elkarrizketek sorkuntza aitzinarazten dute. Aholkuak, kritikak, galderak, irriak... denetarik entzuten da, baina aldi oro biziki eraikitzailea dela dirudi. Eta, bestetik, dantza eraman nahi dute jaialdi, kontzertu eta bestelako bestetara. 45 minutuko dantza sorkuntza hori proposatzeaz gain, musika dantzaldien errepertorioa ere jotzen duen musika taldea sortu dute. «Animazioa proposatu nahi dugu. Publikoak ongi pasatzeko, baina baita guk ere!»
Leinua konpainia beste emanaldi bat lantzen ari da, 2009an aurkezteko asmoz. Aldi horretan, karrikatik elizetara eraman nahi dute ikuskizuna. Sakratu deituko da eta, jakin-mina pizteko, ez dute besterik erran nahi.
Naizena Ez Naiz ikusteko heldu den aukera larunbat honetan martxoaren 1ean izango da, Miarritzeko Colysee aretoan. Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarraren sostenguz egingo dute dantza. Publikoak Herri Urratsen eta Euskal Herria Zuzenean Festibalean ere ikusten ahalko ditu, besteak beste. Bitartean, Hego Euskal Herrian dantzatzeko aukeren zain daude. Mezua bidalia...«Artistak bere barneko garrasia kanpora dezake»MATHIEU VIVIER DANTZARIA ETA XABI ETxEBERRi MUSIKARIA1 Zergatik sortu duzue Leinua konpainia
Irekidura eta independentzia gogo batetik dator. Gure taldean, gauzak bereizteko beharra sentitu genuen 2007ko hasieran: alde batetik, klaseez arduratzen den dantza eskola eta, bestetik, emanaldiez arduratzen den konpainia. Urteak eta urteak daramatzagu dantza talde horretan; funtzionamendua ongi ezagutzen dugu. Eta, 20 urterekin, gure beharrak eta proiektuak bakarrik adierazteko beharra sentitu dugu. Orain, geure buruaren jabe gara eta sorkuntza artistikoaren ateak zabaltzen ditugu.2 Zer da zuen dantza konpainiaren berezitasuna
Ipar Euskal Herrian, dantza talde baten izena entzuten delarik, koregrafo baten izenari lotzen zaio askotan. Guk ez dugu pertsonifikazio hori nahi. Gure lan moldea erabat parte-hartzailea eta kolektiboa da.3 Nora eta nola eraman nahi duzue euskal dantza
Euskal dantzari ez zaio mugarik eman behar. Euskal dantzak hamaika aurpegi du. Naizena Ez Naiz proiektuaren helburua dantza gizartera hurbiltzea da, hari zuzendua baita. Talde gehienak herriko plazan edo antzokian dantzatzen dira. Guk uste dugu denetan sartu behar dela. Eta hartara goaz: bestetan dantzatu nahi dugu, betiere jendeaz ahal bezain hurbil. Halakoa baita Naizena Ez Naiz.
Baina 2009an beste sorkuntza bat aurkeztuko dugu. Sakratu deituko da. Eta elizetan emana izango den dantza da, eremu horrek eskaintzen dituen berezitasunei egokitua izango baita.4 Uste al duzue dantzak mezuak zabaltzeko bitartekaria izan behar duela
Artea aldarrikatzailea izan daitekeela uste dugu. Ez da beharrezkoa, baina artista batek bere barneko garrasia kanporatu nahi badu, egin dezake. Musika, antzerkia edo pintura erabiltzen ahal den bezala, guk dantza erabiltzen dugu.
Aldiz, eztabaida sor daiteke aldarrikapena plazaratzeko moldean. Guk uste dugu eskumuturra altxatzeaz gain, beste irudi abstraktuago batzuek ere mezuak zabaltzen ahal dituztela. Godalet-dantza egiten dugularik coca-cola lata baten
gainean, mezu bat pasatzen da. Publi-koan dagoen jende guztiak ez du ulertzen, baina mezu bat pasa dela ezin da ukatu.GARA EGUNKARIAN | KRONIKA | BAIONAKO BESTAKKarrikaldiaren lehen saioak zirrara eragin zuen ikusle gogotsuengan
Iazko sentsazioak gogoan, trumilka eta goseti bildu zen Jacques Portes plazan Leinua, Ibaialde, Baionako Ikastolen laguntzaileak eta Ttunttuna elkarteek arratsaldero antolatzen duten euskal dantza eta abestien lehen saiora.Arantxa MANTEROLAAurtengoa estreinatzeko, gainera, ikuskizun berritzailea ikusi ahal izan zen Hiriburuko Leinua taldeko gazteek beste talde batzuetako musikariekin batera sortutako lan bikainari esker.«Naizena ez naiz» obra atzo aurkeztu zuten lehen aldiz plazan. Belaunaldi guztietako gizon-emakumez osatutako dantza taldeak aurten bidea libre utzi die gazteei beren sortze-grina ase dezaten. Eta, zinez, ederki frogatu zuten atzo aukera ez dutela alferrik galdu.Atzokoa eta gaurkoaJantziak, jauziak, musikak berak freskotasuna eta, aldi berean, bihotz-sua kutsatu zieten bildutakoei. Dantzari-aktoreen jantziek antzinako eta gaur egungo moda nahasten zituzten; txirularen eta trikitiaren doinuak eta danbor hots indartsuak txandaka aritu ziren eta dantzek berek, euskal tradizioan oinarriturikoak izanik ere, beste kulturetako kutsua hartzen zuten noiznahi. Une batean, baita militarren desfilea irudikatzeraino ere.Ustezko nahaste-borraste horrek, ordea, bazuen bere zentzua. Milafrangako Mathieu Vivierren gidoiak ikuskizunari eman diona, hain zuzen ere. «Betiko gizartetik gizarte moderno» baterako bidean gizabanakoak eta lekuan lekuko kulturek eta tradizioek -kasu honetan Euskal Herrikoek- dauzkaten erronkak eta arriskuak agertzea zen lanaren zioa, baita irabaztekoak ere .Mundu gero eta globalizatuagoan, elkartasunari toki gutxi uzten dion gizarte indibidualistan eta guztiak -pertsonak, kulturak zein hizkuntzak- apikazko askatasunaren aitzakiapean «normalizatuagoak» izatera bultzatzen ari den honetan, gogoeta piztu nahi izan dute gazte horiek beren sorkuntzarekin. Mezu mamitsua bitarteko ludikoekin errazago helarazten omen da...AiZU! | ErreportajeaDirena dantzatzen
erreportajeaDantzari eta musikari gazte batzuek aurrera eraman dute Naizena ez naiz proiektua, 2007az geroztik, euskal tradizioaren normalizazioaren eta indibidualizazioaren aurka altxatuta. Ihintza Erremundeguy. Argazkiak: Eneko Gorri.Engaiamendu artistiko bezain kulturala da ikuskizuna. Euskal dantza tradizionalak gaur egungo gizarte modernoan kokatu nahi dituzte. Mundu globalizatu batean berezko kultura baten tokia zein den, mundu normatibo batean berezko nortasun baten tokia zein den, mundu indibidualizatu eta indibidualista batean komunitate baten tokia zein den; horiek dira Naizena ez naiz-ek salatu nahi dituen gaiak eta pausatu nahi dituen galderak. "Ez naiz nahi dudana gizarteak nitaz pentsatzen duena naizelako, gizarteak izatea nahi duena naizelako" dio Mathieu Vivier Leinua konpainiako dantzariak eta ikuskizunaren sortzaileak. Hiri dekoratu batean iragaiten da dena, autobus geltoki batean. Eta dekoratuko elementuak dantzan sartzen dira, eserlekua batik bat, eta txalaparta ere bai.
Dantzari gazteak dira denak, hamazazpi bat urtetatik hogeita bat urte artekoak. Haien baitatik burutu dute sorkuntza. "Bi urte eman ditugu lana gorpuzten, gazteak baikara eta lehen sorkuntza bat muntatzea erraz ez baita" dio Mathieu-k. Dena da sorkuntza Naizena ez naiz-en. Pauso gehienak dantza tradizionaletik hartuak baina egokituak, aldatuak dira. Musika ere konposatzaile gazteek idatzi dute, eta horrek kolore berezi bat ematen dio lanari. Lan honetan, musikariak eta dantzariak elkarrekin aritu dira hastapenetik bukaeraraino. Emanaldian zehar ere beti elkarrekin izaten dira. Honela, ikuskizunaren eboluzio teatralean parte hartzen dute. Dantza eta musika, biak elkarrekin sortu dira, beraz, ez lehenik bata eta gero bestea. Dantzari eta musikari gehienak Leinua konpainiakoak dira. Gero kanpotik beste musikari batzuk etorri dira, eta horiekin batera beste ikuspegi bat.
Musika landua
Musikari dagokionez, tradizionala eta klasikoa nahasi nahi izan dituzte. Honela betiko instrumentuak badira: txirula, trikitixa, panderoa, txalaparta eta txistua. Arrabita, bateria, perkusioak, akordeoia eta gitarra ere badira, eta kornamusa ere sartzekoa dute. Dantzan, aldiz, teknika oso landua dute. Gehienak Hiriburu, Milafranga eta Mugerreko dantzariak biltzen dituen Leinua dantza taldeko ikasle ohiak dira. Gehienak ere sei bat urtetan hasiak dira dantzan, beraz, ongi ezagutzen dute teknika. Ohiko dantzak hartzen dituzte, besteak beste, godalet-dantza, makila-dantza, eta abar.
Dantza adierazpen modu gisa hartu dute Naizena ez naiz-eko partaideek, eta hainbat mezu helarazi nahi izan dituzte. "Zergatik izan beharko litzateke dantza gauza finko bat? Ideiak ere gara daitezke dantzaren bidez", dio Mathieu Vivierrek. Tradizioa beraz mundu moderno batean garatzen dute.
Nola? Euskal tradizioko pertsonaiak mundu modernoan aurkeztuz, batez ere gorrien, 5 pertsonaia xiberotarren bidez. Zamaltzaina adibidez, eroa da. Eroa gizarte modernoko pertsonaia bat da. Eroaren bidez normalizaziotik ateratzeko era bakarra erotzea dela erakusten dute. Kantiniersak eta Aintzinariak elkarrekin funtzionatzen dute. Normalizazioaren muturrak erakutsi nahi dituzte. "Punturik barnekoena maitasuna da. Bakoitzak bere egiten duen sentimendua da. Alta, denek hitz berdinen bidez adierazten dugu. Bakarra izan beharko litzatekeena denek berdin erraten dugu. Horretaraino normalizatuak gara" gehitzen du Mathieuk. Honela, oso modu estereotipatuan maitemintzen dira biak. Txerrero eta Gatuzain, aldiz, bi kale-garbitzaile dira. Zerbitzu publikoa okupatzen dute eta gizartearen indibidualizazioa erakusten. Polizia, hezkuntza, irakaskuntza plazaratu dituzte. Beraien ustez, hauek gizartea normalizatzera eramaten dute. Begirada honen bidez ez dugula dagoeneko jendea ezagutzen erakutsi nahi dute. Mathieuren hitzetan, "so batez ingurukoen funtzioa ezagut dezakegu, baina ez haien izaera".
Ez da erraza mezu hau harrapatzea. Usu artistikoki estimatzen du publikoak dantza, eta ez du mezurik xerkatzen. Hori dela eta, papertxo bat eskaintzen dute emanaldia hasi aitzin, aldi oro erran nahi dutena azaltzeko. "Era zientifikoan eraman nahi izan dugu mundializazioaren eta globalizazioaren kritika. Bestela segidan beti ideia berdinak errepikatzen dituen gazte matxinotzat hartzen gaituzte. Ez dugu estereotipoetan erori nahi izan, soziologikoki tratatu dugu problematika. Dantza gogoeta horretara eraman nahi izan dugu".
Bistan da lan honen guztiaren helburua mezua helarazteaz gain, publikoarekin dantzaren eta festaren plazerra partekatzea dela. Gazteengandik gazteentzat egindako lan honek kontzertu hastapenak animatzen ditu, adibidez. Festa giroa zabaldu nahi dute. Jendea haiekin dantzan hasten bada, lortu dutelako seinale. Dantzaren plazerra zabaldu nahi dute eta ildo beretik gogoeta bat abiarazi normalizazio hori positiboa den ala ez pentsarazteko.
Lana ez da bukatua, emanaldi ibiltari bat sortzen ari dira jendeak oraino gehiago parte har dezan. Sormen honi buruzko informazio gehiago duzue beraz www.myspace.com/naizenaeznaiz -en.
Record Label: naizena ez naiz prod
Type of Label: Indie