70. hamarkadan sortu zen egun GazteleKUa deritzoguna. Garai haietan etzegoen gaztetxeen gaur egungo pentsamoldea eraikia eta zerotik hasi ziren. Elkarte kultural moduan, gazteak bertan bildu eta elkarrekin ilusioak aurrera eramateko asmoz. 1998.urtean ordea Gaztetxe zaharra bota egin zuten gazteak kalean utziz. Eskerrak alkatearekin kontratu bat sinatua zuten zeinetan jartzen zuen ,GazteleKUa bota ezkero udalak lokal berri bat utziko zuen gazteen esku. Honela urrengo urtean lokal berri bat eskuratu zen, urola trenbideko geltoki zaharra eta 4 urtez gogor eta irmo obra aurrera eramanaz herriko gazte ezberdin askoren artean 2002-ko ekainaren 23-an GazteleKU berria ireki zen, berriz ere gazteeen ilusioak aurrera ateratzeko asmoarekin.
Eta hortan daramatzagu 6urte iada. Orain badakizu zure esku ere badagoela eta gazteok erabili beharreko tresna dela Gaztetxea. Hortaz, animo eta hurbildu zaitez zure ideiak luzatzera, entzuteko eta laguntzeko prest baigaude. Guztion artean bizitzeko modu ezberdin bat sortzea posible delako!