MONDOCANE:
2005. urteko neguan, Urola bailaran, urtarrileko elurretan hasi zen Mondocaneren ibilbidea.
Hasieran bost izan arren laukote bezala sendotu dira azkenaldian aurretik 12 Tribu, Auzoko Preskuek, Nazkau Ez, Akauzazte edo Bit Rusha bezalako taldeetan ibilitako Iñaki (Ahotsa eta hammond), Haritz (kitarra), Asier (baxua eta ahotsak) eta Imanol (bateria). Musika jatorri ezberdinetatik elkartutako laukotea izanik, abestiak egiterako orduan ideia ugari bildu eta
kontzertuak eta entseguak tartekatuz, rock-ari alderdirik indartsuenak zein lasaienak azaleratzen dizkiote, oinarri sendoko melodiak landuaz beti ere.
Beraien lehendabiziko kontzertua, Azkoitiako Matadeixen eman zuten 2006.go martxoan, eta arrez gero zenbait kontzertu eman dituzte bailaran Karelean, Ezinean, Neubat…bezalako taldeekin.
2007. urteko abuztuan, Ibai Bideak izeneko beren lehendabiziko estudioko lana grabatzeari ekin zioten, Josu Zubizarreta-ren Azpeitiko "Lobo" estudioan.
Hamabi abestiz osatutako lan honek rock, psikodelia, stoner eta pop ikutu ezberdinen inguruan mugitzen da. Kantuen izenak honako hauek dira:
1.- Kata.
2.- Ez Esan.
3.- Never Say Goodbye.
4.- Zirkuko Trapezistak.
5.- Darkness.
6.- Ahanzturaruntz.
7.- Psikodelia.
8.- I Wanna Fly.
9.- Behar Itsua.
10.- Mondocane.
11.- Ba Al Leike.(Jo Ta Kie taldearen bertsioa).
12.- Ibai Bideak.Iraupena: 60 minutu.Abesti eta letra guztiak Mondocane-renak dira, “Zirkuko Trapezistak†abestiaren hitzak izan ezik, Igor Aranbarri-k egin baititu. Eta "Ba Al Leike" Jo Ta Kie.Mondocaneren bidaiak aurrera jarraitzen du, nora ez dakigu, irudimenaren bidaian leku eta doinu berrien bila.MONDOCANE:
El invierno del 2005 con las nieves de enero comenzo la andadura de los Mondocane, son
un cuarteto proveniente de grupos como 12 tribu, Auzoko preskuek, Akauzazte, Nazkau ez y Bit rusha. Las voces y hammond corren a cargo de Iñaki, la gitarra Haritz, el bajo Asier y la bateria Imanol. Son gente proveniente de estilos musicales diferentes aunque no les falten ideas a la hora de componer entre conciertos y ensayos. Les sacan partido a los riffs mas duros y a los mas tranquilos del rock.
Su primer concierto lo dieron en el Matadero de Azkoitia en marzo de 2006. Han compartido escenario con Neubat, Karelean, Ezinean...etc
En agosto de 2007 grabaron su primer disco con el nonbre de Ibai Bideak(cauces) en los estudios "Lobo"
de Azpeitia con Iosu Zubizarreta.
Este trabajo lo forman 12 canciones que van desde el rock, pop, stoner y psicodelia
1-Kata
2-Ez Esan
3-Never Say Goodbye
4-Zirkuko Trapeziztak
5-Darkness
6-Ahanzturaruntz
7-Psicodelia
8-I Wanna Fly
9-Behar Itsua
10-Mondocane
11-Ba al leike(Jo Ta Kie)
12-Ibai Bideak.Todas las canciones son de Mondocane excepto "Zirkuko Trapeziztak" letra de Igor Aranbarri y la canción "Ba Al Leike" de Jo Ta Kie.
El camino de mondocane sigue adelante, no sabemos hacia donde en el camino de la imaginación buscando nuevos lugares.
Kontaktua:
[email protected]