Kalamity taldea 2003.an sortu genuen Pasai Antxon. Hasieran, honakook osatu genuen taldea: Susana, ahots nagusian; JonMikel kitarra eta bigarren ahotsan; Jaular baterian, eta Juanra baxuan. Hasi eta berehala 10-12 abestiko errepertorio bat osatu genuen, non kantu propioz gain, bizpahiru bertsio ere sartu genituen. Errepertorio horrekin zuzenean jotzen hasi ginen, besteak beste Gaztañon, Lezoko Txerrimuñon, Guardetxean, Kampsan…2005.an 11 kantu grabatzea otu eta Lorenzo anaiek Kaputxinosen duten lokalean sartu ginen. Maketa ateratzea zen gure helburua baina arazo ezberdinek sine die atzeratu dute asmo hau. Iaz, Susanak haurra izan behar zuela eta, taldea utzi eta Tania (Las Putass del Mistol taldekoa) sartu zen ahots nagusian. Aurten, Jaularrek bateria utzi eta Iban sartu berri da bere tokian. Hortaz, 2007. urtean, Kalamity taldea Tania, JonMikel, Iban eta Juanrak osatzen dugu.
My Interests
Music:
Member Since: 19/04/2007
Band Website: www.antxoghetto.com
Band Members: guitar player: jon mikel
bass player: juanra
drumbs: iv..n
singer:tania
Record Label: Unsigned