DO NOT DISTURB profile picture

DO NOT DISTURB

About Me

MyGen Profile GeneratorTaldea orain dela urte batzuk desegin zen, baina gaur egun informatikari esker etxean grabatzen saiatuko gara bere garaian izan ez genuen "maketa", hori bai gaur egun dugun ikuspegi musikalarekin (beraz musika zertxobait aldatuta). Gunetxoa hau gure buruari egindako auto-omenaia bat dela esan daiteke!
BIO-TXAPA
DND-ren sutraiak beste talde batean zeuden: bere garaian Ibon eta Haritzek gitarra jotzen zuten eta Sergiok bajua...bateriatik aldiz jende ezberdina pasa zen. Bateria jole egokirik aurkitzen ez zutenez Haritz hasi zen partxeak egurtzen, eta bere lekuan kitarra jotzeko Haritzen ikastolako klaseko lagun bat sartu zen: Julen. Astiro, astiro zeuden abestiak moldatzen hasi giren eta berriak sortzen ere. Garai apartak... pantera eta metallica erregeak zirenekoak, edozein kontzertura jende mordoa hurbiltzen zenekoak, negu gorriak-ek edozein pabeiloi betetzen zituenekoak, etab, eta gu txamian genbilen egunez egun zarata sartzen, ezin hobeto pasatuz eta ahal genituen kontzertu guztiak ikusten.
Beti ensaiatu genuen "kokakolako - txamian", herriko musikari gazteek alokatu eta egokitutako etxe zahar batean, alegia. Eta hor genituen alboan hainbat talde lagun zeinetatik asko ikasi genuen: Preacher of dreams (preach), Noraezean, HKM, Iguana y los jumilies, The trasten traste, gerora Biok taldea izaten bukatuko zuen Deiadar taldea etab luzea.
Denbora aurrera zihoan eta taldean aldaketa bat izan zen, sergioren ordez jony sartu zen taldean bajua jotzeko. Garai onak izan ziren haiek, entsaiu brutalak eta gure biziko lehen konzertua, galdakaoko ihauterietan, famili eta lagun guztien aurrean, ahaztu ezineko gaua. Kriston hotza egiten zuen (kitarraren kordelak hatzamarrak ebakiko zituztela zirudien). Hortik denbora apur batera, bigarren aukera bat izan genuen. Korrikaren inguruko kontzertu txiki bat jo genuen Txurdinagan, ikuslegoa: guztiz harrituta zegoen ikastolako ume mordoa...primeran pasa genuen.
Eta hau izan zen eman genuen azken kontzertua, hemendik gutxira haritzek interesa izateari utzi zion...bateri jole bila egon ginen baina ez genuen enkajatzen zuen inor topatu, aleginak egin genituen eta bateri jole on batzuk izan genituen denbora gutxiz... Biok eta HKM taldeetako Imanol (garai hartan gurekin eta biok eta hkm-rekin, asteko 7 egunetan ensaiatu behar zuen eta hile pare baten ondoren utzi behar izan zuen, gehiegi bait zen), gaur egun Arean taldean dabilen Koldo (estilo aparta zuen bateria, baina beste proiektu batzuk zituen eta atzerrira joan zen denbora batez...) eta baita ere gaur egun Bulldozer taldean dabilen Alvaro (baterijole oso ona ere, honekin nahiko denbora egon ginen, baina proiektu berriak atera zitzaizkion).
Alde batetik baterijole bat ez aurkitzeak nahiko desgastatu gintuen, ilusioa galtzen joan ginen, eta baste alde batetik Ibon BIOK taldean abesten zebilen eta Julen beste talde batean bajua jotzen ere. Beraz azkenean taldea hor gelditu zen... Aipatu Julenek bajua jotzen duela BIOK taldean, eta Ibon abeslari bezala jarraitzen duela BIOK-en ere.
Horregatik barruan zehozer dugu, eta zor hori kitatzeko, tokitxo hau eraiki dugu eta garai hartako zeinbat abesti gaur egunera moldatzen saiatuko gara, lehengoa "joputasun erlijiosoa" erdi bukatua dago eta laster igoko dugu, behintzat inoiz existitu ginela aldarrikatzeko!
Do Not Disturb is not dead!!!!
= bueno lehen abestia igotzen ausartu gara..."joputasun erlijiosoa" lehen bertsioa da, hobetu beharra dago baina bueno zehozer entzun daiten hain txarto ez dau.....

My Interests

Music:

Member Since: 10/02/2007
Band Website: ez geneukan, hori zer zen jakin bez!
Band Members: Haritz: bateria
Ibon: kitarra + ahotsa
Jony: baxua
Julen: kitarra + ahotsa

Influences: Pantera, Metallica, Sepultura, Anestesia, Biohazard, Negu gorriak, Dut, Hamlet, Su ta Gar, Koma, Hilzorian, AC/DC...
Sounds Like: lau gazte metro gitxitako lokal batean zarata sartzen, garaiko metal zone sukarrapean!!!
Record Label: Unsigned

My Blog

The item has been deleted


Posted by on