I edited my profile with Thomas Myspace Editor V4.4 (www.strikefile.com/myspace)
Duela gutxirarte, gure lau lagun hauetako bakoitzak bere planeta eta inguruak bakarrik ezagutzen zituen.
_Patxik, madrilen ikasten zuen anoetarra izaki, herritik hirira pasa den gitarjolearen abenturak zituen bere planetaren orbitan, eta horrek bere ideiak musika bidez azaltzera behartzen zuen, inork ulertuko ez zuela pentsatzen zuen arren.
_Ikerrek, Lizarrako landetatik abesten oso ohitua zegoenak, ez zuen arrasateko mendi eta empresa erraldoien artean abesteko tokirik aurkitzen, eta saiakeraren bat egin bazuen ere, espero gabeko asteroide batek kez beteriko gau hotz batean bere planeta jo arte ez zuen irtenbiderik ikusten.
_Txomin gaztea, pinpilinpauxa eta igel hegalariz betetako planetan bizi zen, baina garapenak bera ere ukitu zuen, eta hirirako bidea hartu behar izan zuen etorkizun baten bila.
_Iñaki azkenik, planetaz planeta saltoka zebilen izakia zen, non erori ez zekiela, ez baitzekien bizitza guztirako nonbait erortzeak ezer onik ekarriko ote zion. Duela urte batzuk, lau arima galdu hauek topatu ziren, euren planeta propioa sortzeko, non beraiek erabakiko zituzten bizilegeak eta beraiek izango ziren zuzendari eta langile aldi berean.
_Euren herrialdeari Funtastic Planet izena eman zioten, beraiek ordurarte ezagututako planeta ezberdinetan plazerra besterik ez zelako goraipatzen, eta eurak lana gustura ere egin zitekeela aldarrikatzen zutelako. Gaur egun bakoitzak bere planetan pasatzen du denbora gehien, baina teknologia berriak aprobetxatzen saiatzen dira, eta noski, noizean behin euren ametsetako planetan elkartzen dira, non barruan gordetako guztiak azaleratuz benetan elkar-ulertzen duten.