mmmmm, arraroa iruditzen zait nere buruari buruz idaztea... ez baitakit zer jarri, nondik natorren, edo hobe nora joaten naizen... duela 4/5 urte nire bizitzarik arlorik nagusiena musika izan da, txiki txikitatik musika "egiten" hasi arren, edo behintzat saiatzen nintzen arren. Proiekturik fidelena, eta ilusiorik handiena jarri egin diodan proiektua, NIKETZ izan da duela 4 urtez, baita gaur egun ere, nahiz eta hainbat gauzatan sartuta egon, esan beharra dago kanta honetan Iker Zuazaga jauna baterijole moduan dagoela, ESKERRIK ASKO IKER!! eta entseilu batzuk falta zitzaigula kanta behar den moduan grabatzeko, beraz soinu eta kalitate aldetik ez da hainbesterako izango...
Esatea ere hau ez dela bakarkako proiektu bat, denbora pasatzeko modu bat baizik, eta hurrengo batean beste edozein gauza grabatzeko aukerarik suertatzen bada, hemen jartzeko.___________________________________________________
_____________