EXUM profile picture

EXUM

About Me

EXUM taldea energiaz beterik datorkigu. Sei urteko ibilbidearen ostean, azken urtean zuzenekoak albo batean utzi eta bere lehen lana prestatzen aritu dira buru-belarri. Beren estreinako diskoa Idaba Musik estudioetan (Zornotza) grabatu dute eta Ideiak Bultzatuz zigiluaren eskutik kaleratu.EXUMek metala jorratzen du eta, besteak beste, Berri Txarrak, Anestesia, Ratos De Porao, Deftones eta Soulfly bezalako taldeen eragina dauka.Laster berandu da disko indartsua, zuzena eta bortitza da. Talde zornotzarra ilusioz eta gogoz gainezka iritsi zaigula nabarmena da, eta hori egiaztatzeko diskoa entzutea besterik ez dago.Introarekin pasabide ilun batean barneratzen gara, argirik eta amaierarik gabeko tunelean, eta bat-batean lehenengo danbatekoa: Ilun abestia. Kantu guztiak gogorrak eta zuzenak dira, batzuk besteak baino azkarragoak. Guztietan beren sentimenduak azaleratzen dituzte, barrua husten dute. Barruko guztia kanporatzeko bidean, Iker Hormaetxe abeslariak aparteko garrantzia dauka. Bere ahots garratzarekin badirudi amorruz eta saminez kantatzen ari den piztia bat daramala barnean. Argi dago abesteko ez duela bozgorailurik behar.Hala ere, doinu ilunak eta ahots latzak nagusi izan arren, lelo errazek eta Usoa Zearretaren (Nuuk-at!) parte-hartzeak beste ukitu bat eman diote lanari. Laster berandu da kantuan, esaterako, Hormaren garraztasuna Usoaren gozotasunak laztantzen du, larruazaleko ileak tente jartzen direlarik.Agian, Kezkaren itsasoan esango dugu dela diskoko abesti lasaia, edo geldoena gutxienez. Arnas apur bat hartzeko ezinbestekoa. Ametsak lorez janzten ez direnean, beldurra nagusitzen denean, burua ezin altxatuta kezkaren itsasoan itotzen ari den lagunari buruzko abestia da.Diskoaren amaieran Ezin dut bizi kantua aurkituko dugu. Lan bortitz honi bukaera emateko azken zartakoa. Minutu erdiko abestia da, dena gaizki doan egun horietako batean egina. Barruan gehiago gorde ezin, eta amorru eta ezintasun guztia kolpe bakarrean gainetik kentzea. Leherketa.Gaizka Palacios

My Interests

Music:

Member Since: 06/12/2006
Band Website: www.exum.tk
Band Members: Abeslaria: Iker HormaetxeKitarra: Jon AyarzaKitarra: Asier BerganzoBaxua: Itxaso BaraiazarraBateria: Imanol Bilbao
Record Label: www.IdeiakBultzatuz.com
Type of Label: Indie

My Blog

The item has been deleted


Posted by on