BANAIZ profile picture

BANAIZ

About Me

MATRIOUSHKEN BIZI DANTZA By Jon Jauregi Zubeldia[ Nobelatik ateratako XV. kapitulua ]Arteak, gizakiari atxikita, honi banaezin zaion neurrian, historia bat badauka. Urteen iragan bat. Mendeetan zehar aldatzen joan garen interpretatzeko, ulertzeko, lantzeko modu ugarik utzitako arrasto bat… Bizi propioa du arteak, garai bakoitzeko bizimodua islatzen duen ispilua den neurrian. Egia kolektiboa, gizartea, kultura islatuko dituen ispilua…Lehenago aipatutako urrezko txanponak, hau da, haurtzaroko gomuten kutsak, eta, egi goseak, bide berriak ahalbidetzen dizkio artistari. ALFArako joera pizten diote. Artistak, bizitzan zehar, esperientzia ugarik bultzatuta topatzen du altxorren kutxa hau. Lehenik eta behin, ez-proportzioak, ez-ordenak, ez-perfektuak, ez-finitua denak edota hantzeko sentimendu latzen batek, lehen aipatu bezala, bidegurutze bat ipintzen dio adimenean. Erantzunik gabeko galdera bat. Azken MATRIOUSHKA bat ( Demokrito ). Aurrera pausoa eragozten dion sakan amaigabe bat. Bide berri bat irekitzeko irrika pizten zaio orduan artistari, erotuko ez bada.... Itota, arnasa hartzen jarraitzeko aire berria bilatuko badu… azkenik, sakanean zehar barneratzen da, hegan, besterik ez bada…Hasiera baten, ez-orden hau sentitu duen artista, txiki sentitzen da. Proportzio izugarriko sentsazio erraldoi batek irentsi izango balu bezala. Sentsazioak gainditu egiten du. Bere txikitasun eta inpotentziaz konturatzen da bat-batean. Bertigoak bere gain hartzen du… Hegan…Ikuskizun mingarri baten aurrean aurkitzen da artista hasierako momentu horietan. Segituan, hala ere, bigarren hausnarketa baten ostean, beldur horri aurre egin eta bere arrazoia erabiltzen hasten da, hegan, sakanaz harago. Bidegurutze intelektualean aurrera, bide berri bat irekitzen lagunduko dion sormena erabiltzen hasi… Bere askatasunera bidea ireki… Azken MATRIOUSHKaz harago… Sakanaz harago… Hegan…Momentu honetan, artistak, aurrean duen eta hunkitzen duen errealitate beldurgarria alde batera utzi, eta askatasunaren bila, errealitate berri bat sortzen du. Bere egia propioa. Beldurrik gabea. Hesirik gabea. Alienatu gabea. ALFAn zehar hegan. Libre.Hasieran hunkitu duen sentsazio izugarri hori saihesteak, hau da, bere burua errealitate beldurgarri hori ekiditeko gai ikusteak, izugarri pozten du artista. Horregatik, bere garaipenaren oroigarri bailitzan, bere obra artistikoan, hau da, irekitako bide berri horretan, lehenago beldurtzen zuten kaosa, iluntasuna, eta bertigoak islatzen ditu. Honela, artistak, bere beldurrak, galderak, bertigoak… urrezko txanponetan bihurtzen ditu. Garaikurretan. Obra artistikoan. Bere lortutako askatasunaren oroigarri.Momentu horretantxe, ez-finitua finituan bihurtzen du, kaosa ordenan, ez-perfektua perfektuan, izua edertasunean… lehen galdera ikurrak zirena, orain, uki ditzaken, esku artean kontenpla ditzaken urrezko txanponetan bihurtu ditu. Sosegu pittin bat topatzen du azkenean.Txanponek, zoriontsu sentiarazten dute artista. Une motz batez hala ere. Izan ere, galdera berriek asaldatzen dute berehala, beldur eta bertigo berriei aurre egiten saiatzen da, bide berriak irekitzen saiatzen. Bere askatasun eremua zabaltzen saiatzen. Hegaldi luzeagoak egiten… Azken MATRIOUSHKa horretatik gero eta urrunago ipintzen du ikusmira. Libreago sentitu nahi du...Artistaren bizitza beraz, minaren eta plazeren hunkidurak eragindako kolpe bortitzek zuzentzen dute. Bere handitasun eta txikitasuna uneoro zalantzan jartzen dutena. Dualismoan murgilduta. Auto-estimaren gora beherak ezin kontrolatuz. Itsaso zabalean galdutako PAPEREZKO TXALUPA ZURIA bailitzan, haize eta olatu bortitzen mende…Dikotomia indartsu hau, obran islatzen du artistak. Bertan, kaosaren erdian, ikusten ez diren baino bere baitan dauden irudi jasanezinak, amildegi ilunak, heriotza eta beldurrak transmititzen ditu, besteak beste. Menderatu dituenaren testigantza jasotzen duten trofeo gisa. Bere garaipenaren ikur. Bere handitasunaren oroigarri. Ehiztaria bailitzan, harro. Artelana kontenplatuko duenari, ehizatutako piezak baliran, erakutsiko dizkio artistak. Bere askatasuna, obra kontenplatuko dutenei, muturren aurrean jarri nahi izango balie bezala. Burlati. Burgoi.Eta horrek, harrokeria hori adierazi nahi horrek, darama artista hondamendira. Aberastasuna ematen dion bide hori, besteen, hau da, gizartearen eskuetan uzte horrek, harro sentitu behar horrek, bide batez, lortutako askatasuna bera zapuzten dio. Sormenaren bitartez irekitako bideak zeharkatzeko, jada, ez da beldurra sentitu beharrik. Dena da perfektua, finitua, ordenatua, ederra… Obra kontenplatuko duenak, artistak irekitako bideari, beldurrik sentitu gabe ekingo dio. Hura hunkitu zuten eta bidea irekitzera behartu zuten amesgaiztoak, jada, ez dira beldurgarriak. Urrezko txanponetan bihurtuta, hauen dir-dir liluragarriak, pertsona ugari erakarriko du. Honela, artista libre eta aske sentitzen zen ingurune berri horretan, gero eta jende gehiago sartuko da, eta itota, artista horrek berak, bertatik alde egin beharko du, iritsi berriei bere leku propioa utziz… zoriona nola zapuzten zaion ikusiko du. Harropuzkeriak zapuztutako zoriona.Lehen aipatu moduan, artea, beti da momentuko errealitatearen adierazle. Isla. Ez luke behar, baino… izan ere, arteak, norbanakoaren egiaren bilaketan esploratzen diren guneak soilik islatu beharko bai lituzke. Intimitatean. Artistaren errealitatearen interpretazio berezi konparti ezinean...Mendeetan zehar, harri berarekin egin du estropezu artistak. Behin eta berriz. Bere harropuzkeriarekin. Ez du erru handiegirik ordea, gizakion adierazgarri menderaezina bai da, era berean, besteenganako nagusitasuna adieraztea.Gaurko gizartearen isla ere bada, beraz, gaur egungo artea. Kapitalismoaren hatzaparretan atrapatuta, artea, estetikoki ederra soilik den zerbaiten bihurtu bai da. Erabili / bota. Artea, arte berriarekin ordezkatu. Lehen bai lehen gainera, etekin ekonomikoa aterako bazaio. Hau da, artista, irekitzen dituen bide berriekin, bere urrezko txaponekin, bere askatasunarekin salerosten. Ba hori, artea, gizartearen isla bihurturik. Denona da errua. Denok elikatzen dugu, azken baten, kapitalismoa, globalizazioa, pasibitatea, pentsaera uniformea… destino petrala…[ Norbaitek nire nobela irakurri nahi izango balu, eska diezadala [email protected] helbide elektronikoan ]

My Interests

Music:

Member Since: 11/17/2006
Band Website: http://www.geocities.com/banaiz_elektronika
Band Members: Jon Jauregi
Influences:

Powered by eSnips.com
Record Label: Unsigned

My Blog

The item has been deleted


Posted by on