About Me
Freezen 2003-ko udan sortu zen Gipuzkoako Besain herrian. Betidanik lagunak ziren Txuk (Ahotsa), Iñigo (Bateria) eta Gotzon (Baxua), Jon Artola gitarjolearekin elkartu eta FREEZEN sortu zuten.Hasiera batean, Iñigo eta Gotzon-en etxeko ganbaran ekin zien lehenengo bertsioak egiteari. Hala ere, segituan hasi ziren beraien lehengo abestiak sortzen, Stoner eta Heavy Metalaren arteko estilo bereizgarri batekin.Hilabete batzuk geroago, Igor Arrese gitarjolea taldean sartu zen, bi gitarrekin kontundentzia gehiago lortuz eta, orduan izan zen Iñigo eta Gotzon-en baserrian lokal bat eraiki eta serio hasi zirenean taldea aurrera eramaten.Gauzak horrela, 2004ko Uztailaren 24-an, Kudai, Silikonay eta Nazka taldeekin batera beraien lehenengo kontzertua eman zuten Ordiziako gaztetxean; gaztetxea guztiz betetzea lortu zutelarik.Hala ere, gauzak ez dira beti hoberenak izan talde barnean eta 2005-eko abuztuan Jon Artola taldetik kanporatua izan zen, taldea lau taldekiderekin geldituz.Freezen-ek, 2006ko abuztuan agur esan zuen betirako Soziedad Alkoholika eta Nuke taldeekin emandako kontzertu batean, taldekideen artean sortu zen saturazio puntu jasanezin baten ondorio.Hiru urte eta gero, Euskal Herrian jotako kontzertu ugari dituzte beraien bizkarrean, Mutriku edo Larraul bezalako herri desberdinetan eta Soziedad Alkoholika, Kauta, Kudai, Silikonay, Jauko Barik, Raiz DX, Adictiva eta Nuke bezalako talde anitzekin.Baita ere, esan beharra dago 2005-eko Irailaren 9an berain lehenengo maketa autoproduzitua eta autoeraikia kaleratu zutela, lehenengo astean 200 kopia baino gehiago salduz.