Myspace Editor Harlore taldea 2005eko uda hasieran sortu zen, musika entzutearekin nahikoa ez, eta musika eginez gozatzeko asmo soilarekin.Zarauzko Eguzkian, Iteube,Iluna Beltz,Folkcore... bezalako kaliforniako punk-hardcore taldeen influentziekin hasi zen taldea. Iñigo Azkuek baxua jotzen urtebete zeraman, eta Lander Azkuek, bere anaiak, gitarra jotzen zuen. Orduan, Alex Etxeberria (ahotsa) eta Alex Gomezekin (bateria) elkartu, eta trastero moduko garaje batean hasi ginen entsaiatzen. Esan beharra dago, garaje horrek nahiko arazo eman zizkigula, soinua kentzeko montaje “txapuzero†bat egin behar izan baikenuen, eta anpliei eta bateriari soinua kendu. Bizilagunen kexak saihesteko gauetan entsaiatzen genuen erdi klandestinitatean. Garaje xume hortan jaio ziren harloren aurreneko abestiak eta emozionadak(ez genun askoik behar emozionatzeko), hor iraun genuen 2005eko abenduaren amaieran Vista Alegreko ensaiatzeko lokaletara igo ginen arte. Urtebete entsaiatzen ibili ondoren, 2006ko Abuztuan getariako gaztetxean gure lehen kontzertua eman genuen. Kontzertuaren ostean, bigarren gitarra bat baliagarri izango zelakoan, gure estiloa gustoko zuen Gorka Garcia “Gartxiâ€-ri taldean sartzea eskeini genion. Honek baiezkoa eman eta entsaiatzen jarraitu genuen.2006ko azkeneko 3 kontzertuak emanda, gabonetan Alex Etxeberria abeslariak taldea lagatzea erabaki zuen eta gure kabuz abesten hasi ginen. Horrela 2008ko Abuztuan, 2 urte entsaiatu eta euskal herrian kontzertuak ematen ibili ondoren lehenengo estudioko 9 kantuko lana kaleratu genuen, taldearen sorrerako eta ondorengo 3 urtetako kantak biltzen zituelarik lan honek. Grabaketa eta nahasketa guztiak zarauzko "Noisestudioa" estudioan egin genituen Iosu Mantisaren gidaritzapean. Aurrerantzean gogo eta ilusio berdinarekin jarraituko dugu kanta berriak sortu eta kontzertuak ematen!
.. .. .. .. .. ..